Udalak bi orduz luzatu ditu tabernen, kafetegien, jatetxeen eta diskoteken itxiera-orduak Eguberri eta Urteberri egunetako goizaldeetan

Udalak bi orduz luzatu ditu tabernen, kafetegien, jatetxeen eta diskoteken itxiera-orduak Eguberri eta Urteberri egunetako goizaldeetan
Diskotekak 08:30era arte irekitzen ahalko dira, taberna bereziak, 06:00ak arte eta gainerakoak, 04:30era arte

Taberna, kafetegi, jatetxe eta diskotekak ohi baino bi ordu beranduago ixten ahalko dira abenduaren 24tik 25erako eta abenduaren 31tik urtarrilaren 1erako gauetan. Iruñeko Udalak Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Zinegotzi Ordezkariaren ebazpen bat argitaratu du. Horren bidez, Eguberrietan ikuskizunen eta establezimenduen ordutegiak luzatzen dira.

Hala, tabernak, kafetegiak, jatetxeak eta ikuskizunetarako kafetegiak 04:30era arte egoten ahalko dira zabalik; taberna bereziak, 06:00ak arte eta diskotekak, 08:30era arte.

Amaitzeko edo ixteko ezarritako ordutik aurrera, musika, emanaldi edo joko guztiak eten beharko dira, ezin izanen da kontsumitzeko beste ezer zerbitzatu eta lokaleko argiak piztuko dira. Era berean, ezin izanen da pertsona gehiago sartu lokalera, eta ordu erdiko epean, gehienez ere, jendez hustu beharko da. 

Jendez husteko denboran zehar, lokala ixteko elementuak –pertsianak edo antzekoak, esate baterako– jasota egonen dira, eta ateak, giltzarik gabe erabiltzeko moduan. 

Udalak hiru orduko gutxieneko tarte bat ezartzen du ixten denetik berriz ireki arte, garbiketa-lanak errazteko.

 

¿Te ha sido útil esta página?