Udalak 908 aparkaleku-plaza arautuko ditu, 653 laranja eta 255 gorri, Sadarren eta Nafarroa Arenaren inguruan, azaroaren 1etik aurrera

Udalak 908 aparkaleku-plaza arautuko ditu, 653 laranja eta 255 gorri, Sadarren eta Nafarroa Arenaren inguruan, azaroaren 1etik aurrera
Neurri horren xedea da muga-efektua saihestea, disuasioko aparkalekuak eta garraiobide jasangarriak erabiltzea sustatzea eta bizilagunek errazago aparkatzea
Fitxategi
nueva zona azul sadar

 

 

Aurreikuspenen arabera, azaroaren 1etik aurrera, Sadarren inguruan aparkatze arautuko 908 plaza gehiago jarriko dituzte. Plaza horietatik 653 eremu laranjakoak izanen dira eta 255, eremu gorrikoak, eta futbol-estadioaren eta Nafarroa Arenaren ingurumarietan egonen dira, hiriaren hegoaldean: aparkatze arautuko sektore berri bat, 11. sektorea, osatuko dute. Arautze horrez gain, urrian beste bat sartuko da indarrean Arrosadian: 1.000 plaza urdin eta laranja berri egonen dira 3. sektoreko hamar bat kaletan; horrela, auzoko lur gaineko aparkaleku guztiak araututa egonen dira.

Arautzeak helburu hauek ditu: muga-efektua murriztea, disuasioko aparkalekuen erabilera bultzatzea, bizilagunek errazago aparkatzea eta unibertsitate-eremuko plazak modu eraginkorrean erabiltzea, bai eta joan-etorri jasangarriak sustatzea, Sadarren eta Nafarroa Arenan antolatutako ekitaldiek eragiten dituzten ezohiko baldintzak kudeatzea, eta gaizki aparkatzea saihestea ere.

Eremu berriak honako kale hauek barne hartuko ditu: Zaragozako etorbidea, Labiano k., Gongora k., Zolina k., Aranguren Ibarraren k., Extremadura zeharkalea eta kalea, Ana de Velasco kalea eta zeharkalea, Aizagerria plaza, Eladio Zilbeti k., Sadar k. eta Arrosadia multzoa. Plaza gorriak Sadarren eta Nafarroa Arenaren perimetroan egonen dira: baterian aparkatzeko 220 plaza Ana de Velasco eta Eladio Zilbeti kaleetan eta Aizagerria plazan, eta lerroan aparkatzeko 35 leku Sadar kalean. 

Arautzea funtzionamendu-ordutegiak jasotzen dituzten 15 seinaleren bidez adieraziko da, eta ordainketa Telpark aplikazioaren bidez eta eremuan jarriko diren 14 parkimetroen bidez egiten ahalko da.

Plazen % 60 baino gehiago txandaka erabiltzen dira 

Araututako eremu berria ezartzeko, abuztuan hamabi bat kaletan egindako azterlanaren emaitzak jarraitu dira. Honako kale hauetan egin da: Ana de Velasco k., Extremadura zeharkalea, Labiano k., Zolina k., Ana de Velasco zeharkalea, Zaragozako etorbidea, Extremadura k., Mari Ábrego k., Sadar k., Aizagerria pl., Eladio Zilbeti k. eta Arrosadia multzoa. Azterlanaren barruan, hamar bistaratze-txanda egin dira eta 5.009 matrikula erregistratu dira hamabi kokapenetan dauden 895 aparkaleku-plazatan.

Eremuan detektatu diren plaza libreen batezbesteko orokorra % 33,8koa da, baina Eladio Zilbeti eta Mari Ábrego kaleetan, Arrosadia multzoan, Arizagerria plazan eta Sadar inguruan kontzentratuta daude, eta beste eremu batzuk, berriz, gainezka daude. Noizbehinkako erabiltzaileak dira nagusi, % 60tik gorako txandakatzearekin, eta erabiltzaileen % 12,5 estatikotzat jotzen dira. Datu horiek ez dituzte kontuan hartzen Sadarreko eta Nafarroa Arenako ekitaldiak, NUPeko ikasturte akademikoko jarduna eta eraikitzen ari diren etxebizitza berriekin emanen den biztanleriaren hazkundea.

Hala, eremu laranja ordutegi orokorrean erabiltzea proposatzen da, bizilagun-txartela dutenekin batera erabiltzeko aukera ematen baitu; eta eremu gorria (24 ordu) Sadar estadioaren inguruan ezarriko da, partidak eta jende asko biltzen den beste ekitaldi batzuk egiten diren bitartean sortzen diren segurtasun- eta mugikortasun-baldintza bereziak direla eta. Kasu horretan, arautzearen helburu nagusia da aparkatzeko neurri bereziak aplikatu ahal izatea, pertsonak ebakuatzea, larrialdi-zerbitzuak, polizia- eta laguntza-ibilgailuak sartzea eta jardutea bermatzeko, bai eta segurtasun- eta mugikortasun-dispositiboek behar bezala funtzionatzea bermatzeko ere.

Eremu gorrian gehienez ere bi orduz aparkatzen ahal da, eta 24 orduz, etenik gabe, funtzionatzen du. Eremu arautu iraunkorra da, eta horrek errazten du ekitaldiak egin aurretik gune jakin batzuk libre eta erabilgarri egotea eta luzaroan aparkatutako ibilgailuek ez okupatzea, eta, hala dagokionean, aldi baterako murrizketa osagarriak ezartzeko aukera ere ematen du. Gainera, zirkulazioaren eta oinezkoen joan-etorrien kudeaketa errazten du.

¿Te ha sido útil esta página?