
Iruñeko Udalak ebatzi du Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako guraso-elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia, iazko 2018-2019ko ikasturtean egindako jardueretarako. 80.000 euro banatu zaie hiriko ikastetxeetako guraso-elkarteen 5 federaziori eta 32 guraso-elkarteri.
Deialdi honen xedea da gurasoen parte-hartzea sustatzea ikastetxeetako bizitzan eta funtzionamenduan, nola eta ikastetxeetako ikasleei eta gurasoei beraiei zuzendutako jarduerak antolatuta. Horrela, ikastetxeetako dinamiketan gurasoen parte-hartze aktiboa bultzatu nahi da, gurasoek seme-alaben eskola- eta hezkuntza-prozesuan dagokien zeregina ulertu eta bere gain har dezaten. Diruz lagundutako jarduerek kasuan kasuko ikastetxeko ikasle guztiek, edo guraso guztiek –haiei zuzenduta badaude– parte hartzeko irekiak izan behar dute, halako moduan non ez zaie parte-hartzea ukatuko guraso elkarteko kide ez direnei.
80.000 euroak lau kontzeptu hauetan zeuden banatuta: ikastetxeetako ikasleei zuzendutako eskola-ordutegitik kanpoko jardueretarako, 30.000 euro; gurasoei zuzendutako prestakuntza-jarduerak egiteko, 25.000 euro; jolas-jardueretarako, 6.500 euro; eta guraso-elkarteen eta IGEen federazioen kudeaketa- eta funtzionamendu-gastuetarako, 18.500 euro. Honako gastu hauek izan daitezke dirulaguntzen xede, besteak beste: hiri-kanpaldietako monitoreak eta material suntsigarriak; “goiztiarrendako” zerbitzuak; familia eta lana bateragarri egiteko jarduerak; ikastetxeetako ikasleei zuzendutako eskola-ordutegitik kanpoko prestakuntza-jarduerak; hizlariei eta profesionalei ordaintzeak eragindako gastuak, hitzaldi, ikastaro, mintegi, gurasoei zuzendutako bestelako prestakuntza-jarduera eta abarretarako, eta hezkuntza-erkidego osoari zuzendutako ospakizunak prestatzeko gastuak.
Guraso-elkarte eta guraso-elkarteen federazioendako dirulaguntzak
Amaiur IPko guraso-elkartea |
5.623,55 |
Andrés Muñoz Garde IPko guraso-elkartea |
1.291,00 |
Azpilagaña IPko guraso-elkartea |
727,70 |
Bernart Etxepare IPko guraso-elkartea |
2.923,00 |
Buztintxuri IPko guraso-elkartea |
3.291,00 |
Calasanz ikastetxeko guraso-elkartea |
552,99 |
Cardenal Ilundain IPko guraso-elkartea |
5.958,85 |
Doña Mayor IPko guraso-elkartea |
3.329,00 |
El Lago de Mendillorri IPko guraso-elkartea |
701,00 |
El Molino ikastetxeko guraso-elkartea |
368,12 |
El Redín ikastetxeko guraso-elkartea |
886,00 |
Elorri IPko guraso-elkartea |
778,18 |
Ermitagaña IPko guraso-elkartea |
3.569,00 |
Esclavas ikastetxeko guraso-elkartea |
1.229,00 |
Hegoalde IPko guraso-elkartea |
1.827,77 |
Hijas de Jesús ikastetxeko guraso-elkartea |
2.680,88 |
José Mª de Huarte IPko guraso-elkartea |
1.068,00 |
La Compasión ikastetxeko guraso-elkartea |
480,66 |
Mendigoiti IPko guraso-elkartea |
1.072,02 |
Nuestra Señora del Huerto ikastetxeko guraso-elkartea |
713,25 |
Patxi Larrainzar IPko guraso-elkartea |
3.785,39 |
Rochapea IPko guraso-elkartea |
689,00 |
Sagrado Corazón ikastetxeko guraso-elkartea |
2.108,00 |
San Cernin ikastetxeko guraso-elkartea |
5.662,00 |
San Frantzisko IPko guraso-elkartea |
3.061,71 |
San Jorge I guraso-elkartea |
1.367,40 |
San Jorge II guraso-elkartea |
4.435,78 |
San Juan de la Cadena IPko guraso-elkartea |
1.773,00 |
Santa Catalina ikastetxeko guraso-elkartea |
675,04 |
Santa Teresa ikastetxeko guraso-elkartea |
3.885,00 |
Santo Tomás ikastetxeko guraso-elkartea |
761,97 |
Vázquez de Mella IPko guraso-elkartea |
1.592,00 |
NIE federazioa |
2.661,68 |
CONCAPA federazioa |
3.901,53 |
SORTZEN Federazioa |
1.407,55 |
HERRIKOA federazioa |
2.435,71 |
British-Til-A ikastetxeetako G. Elkarteen Federazioa |
726,27 |
GUZTIRA |
80.000,00 |