Udalak 80 toki eskaintzen ditu hiri-kanpaldietan, laneko eta familiako bizitzaren arteko bateragarritasuna errazteko Eguberrietako oporraldian

Udalak 80 toki eskaintzen ditu hiri-kanpaldietan, laneko eta familiako bizitzaren arteko bateragarritasuna errazteko Eguberrietako oporraldian
Gaur ireki da epea 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako zerbitzuan izena emateko, eta abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra garatuko da
niños educacion


Aurten ere, Iruñeko Udalak haurrak zaintzeko zerbitzua eskainiko du Eguberrietako eskola-oporraldian, familia- eta lan-bizitza bateragarriak izan daitezen errazteko. Hori jomugan, hiri-kanpaldi bat antolatu da Vázquez de Mella ikastetxe publikoan, abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra. Guztira 80 leku eskaintzen dira, eta izen-ematea udal-argibideetarako 010 telefonoan egin behar da, gaurtik hasita eta abenduaren 5ean beranduenez.
 

Kanpaldia 3 eta 12 urte bitarteko haurrei dago zuzendurik. Hala ere, adin-tarte hori 14 urtera bitartekoei zabaltzen da, baldin eta haurrek % 33 baino gehiagoko desgaitasuna aitorturik badute. Horiek guztiek aukera izanen dute parte hartzeko gizarteratzea, elkarbizitza eta entretenimendua xede harturik kanpaldiko arduradunek diseinatu dituzten askotariko jardueretan. Bateragarritasunaren mesedetan, lantegiak goizez izanen dira, 07:45etatik 15:30era, lanegunetan. Sartzeko ordutegia malgua da, hots, 07:45etik 09:30era, eta irtetekoa ere bai, halako moduan non gurasoek ordu desberdinetan jasotzen ahalko baitituzte haurrak, 13:30ean (bazkaldu gabe), edo, jantoki-zerbitzua erabilita, 14:30ean, 15:00etan edo 15:30ean.
 

Partaideak adinaren arabera taldekatuko dira, eta jarduerak gaztelaniaz eta euskaraz izanen dira, eskariaren arabera. Kanpaldia aste osozeginen da, hau da, abenduraren 23tik 27ra –hilaren 25ean ez– eta abenduaren 30etik urtarrilaren 3ra –hilaren 1ean ez–. Izena eman daiteke aste baterako edo bi asteetarako, baina ezin izanen da egun solteetarako izena eman.
 

Iruñean erroldatutakoentzat, nagusiki

Familia- eta lan-bizitza bateragarri egiteko jarduera hauek Iruñean erroldatuta daudenei daude zuzenduta batez ere. Hori horrela, betekizuna da, udal-erroldan izena emanda egoteaz gain, haurren gurasoek edo arduradunek goizez lan egitea zerbitzua zer egunetarako eskatu eta horietan. Alabaina, beste udalerriren batean erroldatutakoek ere lekua eskatzen ahalko dute, baldin eta haien gurasoek Iruñean lan egiten badute.
 

Zerbitzuak 9 euroko kostua dauka eguneko, ez bada jantoki-zerbitzua erabiltzen, eta 16 eurokoa, bertan bazkaltzen bada. Edozein kasutan, % 10eko hobaria dago haur bakoitzeko baldin eta familia bereko haur batek baino gehiagok ematen badu izena, eta horrez gain, dirulaguntzak, errentaren arabera. Dirulaguntza hori, baina, ezin izanen dute Iruñean erroldatuta ez daudenek eskatu.
 

Izena emateko, udal-argibideetarako 010 telefonora deitu beharko da (948420100 telefonora Iruñeaz kanpotik edo mugikorretik deitzen bada), eta abenduaren 5a da mugaeguna. Lekuak deiak egin ahala esleituko dira, ordena horretan, leku guztiak bete arte. Dirulaguntza eskatzen bada, izen-ematea telefonoz edo emailez baieztatuko da. Ordainketa kreditu-txartela erabiliz edo banku-kontuan dirua sartuz egiten ahalko da. Izena-ematerakoan emanen dira kontu-korrontearen zenbakiak.
 

2019ko EGUBERRIetako oporretan Haurrak Zaintzeko Zerbitzua

  • Izen-ematea: azaroaren 26tik abenduaren 5era, Herritarrendako Arreta Zerbitzuko telefonoaren bitartez (010 edo 948420100)
  • Nori zuzendua: 3 eta 12 urte bitarteko haurrei, eta 14 bitartekoei, desgaitasunen bat aitorturik izanez gero
  • Datak: abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra
  • Lekua: Vázquez de Mella IP (Teobaldos kalea, 13)
  • Baldintzak:
    • Lehentasuna izanen dute Iruñean erroldatuta dauden haurrek, zeinen gurasoek goizez lan egin beharko baitute
    • Beste edozein herritan erroldatuta dauden haurrek ere zerbitzua erabili ahal izanen dute, baldin eta gurasoek Iruñean lan egiten badute.
  • Ordutegia:
    • Sartzeko: 07:45etik 09:30era
    • Irteteko: 13:30ean (jantoki-zerbitzurik gabe); 14:30ean, 15:00etan edo 15:30ean (bazkalduta)
  • Prezioa:
    • 9 euro eguneko, jantoki-zerbitzurik gabe eta 13:30ean irtenda
    • 16 euro eguneko, jantoki-zerbitzua barne.
    • Familia bereko haur batek baino gehiagok izena emanez gero, % 10eko hobaria dago haur bakoitzeko.
    • Dirulaguntzak eska daitezke, diru-sarreren arabera.
¿Te ha sido útil esta página?