Udalak 41.000 euro baino gehiago inbertitu ditu Anelier pasealekuko haurrendako jolasguneko lurzorua berritzeko

Udalak 41.000 euro baino gehiago inbertitu ditu Anelier pasealekuko haurrendako jolasguneko lurzorua berritzeko
Udalak haurrendako zazpi jolasgunetako zoladura berritu du 2024ko azken hiruhilekoan, eta 128.000 euro baino gehiago bideratu ditu horretara
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Anelier pasealekuko haurrendako jolasguneak lurzoru eta jolas berriak ditu. Iruñeko Udalak 41.000 euro baino gehiago inbertitu ditu gune hori berritzeko: 368 metro koadroko kautxuzko lurzoru berria jarri dute, bai eta haurrek ongi pasatzeko hainbat jolas berri ere. Hirigintzako Gerentzia eta Batzordea gaur goizean izan dira jolasgunea ikusten, 2024ko azken hiruhilekoan hiriko hainbat tokitan eginiko obretako bat baita. Guztira, Udalak haurrendako zazpi jolasgunetako zoladura berritu ditu, eta 128.000 euro baino gehiago bideratu ditu horretara.

Anelier pasealekuko jolasgunean, lehen zegoen kautxua kendu dute, jolasak lurrera ongi lotu dituzte, eta kautxuzko zoladura jarraitu berria jarri dute. Lurzoru berri horrek lodiera egokia du eta ongi betetzen ditu indarrean dagoen araudiak erortzeko altueren arabera zehazten dituen baldintzak. Gainera, jolasen malguki berriak jarri dituzte, eta parkearen erdian dagoen egurrezko jolasa ere bai.

Maderplay SL enpresak egin ditu lanak, hura baita obren adjudikazioduna. Contenur SLrekin batera, hiriko hainbat tokitako haurrendako zazpi jolasgunetako zoladura berritu dute azken hilabeteetan. 

Jolasgune hauek berritu dituzte zehazki: Irantzuko Monasterioaren kalekoa, Donibanen; Gortari Doktorearen kalean dagoena, Sanduzelain; Premin de Iruña pasealekukoa, Mendebaldean; Bartolomé de Carranza kalean dagoena, 6. eta 12. zenbakien artean, Ermitagañan; Protomedikatoaren plazakoa, Irunlarrea kalean, Nafarroako Unibertsitateko Ospitalearen ondoan; Nafarroako Margarita plazakoa, eta Anelier pasealekukoa, Arrotxapean. 

Guztira, kautxuzko 1.240 metro koadro zoladura berritu dituzte.  Anelier pasealekua da berritu duten gunerik handiena: inguru horretako haurrendako jolasguneak 368 metro koadro hartzen ditu. Gainerako jolasguneek 145-195 metro koadro inguru hartzen dituzte, Nafarroako Unibertsitateko Ospitalearen ondokoak izan ezik: horrek 80 metro koadro ditu. 

Zoladura berritu behar zela baliatuta, jolas batzuetan ere ibili dira lanean: lixatu eta bernizatu egin dituzte. Halaber, jolas berriak paratu dituzte okerren zeudenen ordez.

¿Te ha sido útil esta página?