Irabazi-asmorik gabeko hamar entitatek, guztira, jasoko dituzte Iruñeko Udalak eman dituen 218.000 euroak, 2019an Nafarroako hiriburuan arte proiektuak egiteko dirulaguntza-deialdiaren barruan. Deialdi honen hirugarren edizioa da; kultura- eta arte-jarduerak programatu eta gauzatzeko laguntza ematea du helburu, Udalaren ekimenez egiten direnen osagarri gisa. Dirulaguntzak jasotzeko 70.000 euro baino gehiagoko aurrekontuko proiektua eduki behar zen. Entitate bakoitzari emandako kopuruak 9.800 eta 28.500 euro bitartean daude.
Honako hauek dira entitate esleipendunak: Iruñeko Ganbera Abesbatza (22.913 euro), Gayarre Operaren Adiskideen Elkartea-AGAO (24.549), Nafarroako Ganbera Opera elkartea (28.412), Santas Pascuas elkartea (26.186), Nafar Ateneoa (18.380), Nafarroako Ganbera Abesbatza (26.186), El Colectivo Nafarroako Antzerki Eskola (16.366), Nafarroako Abesbatzen Federazioa (20.188), Atena fundazioa (9.820) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa, bere kultura-programaziorako eta -hedapenerako 25.000 euro jaso dituena –deialdian Nafarroako Gobernuaren menpeko erakundeentzat erreserbatutako kopuruaren barruan–.
Orain ebatzi den dirulaguntza-deialdiaren bidez Iruñean honako hauek antolatzen eta gauzatzen lagundu nahi da: jaialdiak, errezitaldiak, zikloak, arte eszenikoetako, musikako eta literaturako lehiaketak, lantegiak, hitzaldiak, zineforumak eta kultural eta artistikotzat jo daitekeen beste edozein jarduera. Entitate bultzatzaileek legearekin bat eraturik eta dagokien erregistroan izena emanda egon behar zuten, eta zergetarako helbidea eta egoitza Iruñean eduki.
Diruz lagundutako entitate eta proiektuak
ENTITATEA |
PROIEKTUA |
DIRU-LAGUNTZA |
Iruñeko Ganbera Abesbatza |
2019ko proiektu artistikoa. |
22.913 |
Gayarre Operaren Adiskideen Elkartea (AGAO) |
2019ko Opera- eta lirika-denboraldia. Lirika denontzat: AGAO soziala, hedapena eta prestakuntza. |
24.549 |
Nafarroako Ganbera Opera Elkartea |
Operako VIII. denboraldia. |
28.412 |
Santas Pascuas elkartea |
2019ko Santas Pascuas jaialdia. |
26.186 |
Nafar Ateneoa |
2019ko kultur proiektua. |
18.380 |
Nafarroako Ganbera Abesbatza |
2019ko Encantando denboraldia. |
26.186 |
El Colectivo Nafarroako Antzerki Eskola |
Epizentroa. Arte eszenikoak bultzatzeko plataforma integrala (Epizentro sortzailea eta alprojen epizentroa) |
16.366 |
Nafarroako Abesbatzen Federazioa |
Iruña bere ahotsaz. |
20.188 |
Atena fundazioa |
ATENA konpainia artistikoa |
9.820 |
Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
NUPen 2019ko kultura-programazioa eta -hedapena. |
25.000 |
GUZTIRA |
|
218.000 |