Udalak 122.000 euro inbertituko ditu oinezkoen 100 pasabide baino gehiagoren ikusgaitasuna hobetzeko, izan ere, Mugikortasuneko Ordenantza berriak agindutakoaren kontra, ez dituzte libre uzten aurreko 5 metroak

Udalak 122.000 euro inbertituko ditu oinezkoen 100 pasabide baino gehiagoren ikusgaitasuna hobetzeko, izan ere, Mugikortasuneko Ordenantza berriak agindutakoaren kontra, ez dituzte libre uzten aurreko 5 metroak
Eremu libre berri horietako zati bat hutsik utziko da eta bizikletak eta motorrak aparkatzeko tokiak eginen dira

pasos de peatones

Udalak 122.000 euro inbertituko ditu oinezkoen 100 pasabide baino gehiago hobetzeko, izan ere, Mugikortasuneko Ordenantza berriak agindutakoaren kontra, ez dituzte libre uzten aurreko 5 metroak. Eremu libre berri horietan zati bat hutsik utziko da eta bizikletak eta motorrak aparkatzeko tokiak eginen dira. Tokiko Gobernu Batzarrak gaur onetsi ditu kontratuaren baldintza partikularrak eta kontratua Tevaseñal SAri esleitu dio, osotara 122.463 euroan (BEZ barne).
 

Iruñeko Udalak iaz ikuskaritza enkargatu zuen: Iruñean dauden oinezkoen 2.609 pasabideak ikertu zituen eta egiaztatu zuen % 60k (1.566) ez zuela arau berria betetzen, ikusgaitasuna oztopatzen zuten osagaiak zituztelako, gidariei pasabideak zeharkatzen dituzten oinezkoak ikustea eragotzita. 2019ko azaroan, Udalak 197.000 euroko kontratua esleitu zuen, antzeko ezaugarriak zituena, oinezkoen 180 pasabide hobetzeko, ustez arriskutsuenak eta ikusgaitasun arazorik handienak zituzten horietatik hasita. Lehenengo lanak Iturraman eta Arrotxapean egin ziren.
 

Ikuskaritzan oinezkoen pasabideen ondoko bost metroetan, besteak beste, honako aparkaleku-plaza hauek zenbatu zituzten: lurgaineko 2.072 leku, mugikortasun urriko pertsonendako 211 leku eta motozikletak aparkatzeko 493 leku. Moto-aparkalekuez bezainbatean, kontuan hartu ziren bakarrik aurreko hiru metroak, izan ere, hor ezarritako tartea orokorra baino motzagoa da. Zerrenda honako osagai hauek osatzen zuten: Iruñerriko hiri-garraioko 59 autobus-geraleku, zamalanetarako 40 eremu eta 12 taxi-geltoki.
 

Jarduketak ere desgaitasuna dutenentzako 20 aparkaleku-plazetan
 

Eremu libre berriaren ondoan, zeharka, lerroan eta baterian aparkatzeko tokia egonen da, beraz, jarduketak kasuen arabera desberdinak izanen dira. Kontratuak guztira 105 oinezkoen pasabidetan egingo diren 6 ekintza-mota biltzen ditu, baita desgaitasuna duten pertsonendako diren 20 aparkaleku-plaza berritzea ere. Libre egon behar duten 5 metro horietan kendu beharreko aparkaleku-plazak desgaitasuna duten pertsonendako badira, aparkaleku-plaza gertuenetan kokatuko dira, seinaleztapen horizontala eta bertikalaren irizpideak jarraituz.

Lanak batez ere galtzadaren fresatzea eta leuntzea izanen dira eta gero guneak araudiarekin bat margotuko dira. Hutsik dagoen eremuan ordenantzak adierazten duen lekua okupatu gabe utziko da eta gainerakoa, zenbait kasutan, 2 motozikletarako aparkaleku-plazek beteko dute eta bestetan, 6 bizikletarako aparkaleku-plazek. Horretaz gain, bereizgailuak eta hesiak jarriko dira perimetroa markatzeko eta ibilgailuek debekatuta dituzten guneak ez ditzaten okupatu. Azkenik, seinale bertikalen bidez aparkaleku-motak adieraziko dira.

 

¿Te ha sido útil esta página?