Udalak 118.000 euroko dirulaguntza-deialdia egin du euskararen sustapena, hedapena, normalizazioa eta prestigioa bultzatzea xede duten jarduerak abian jartzeko

Udalak 118.000 euroko dirulaguntza-deialdia egin du euskararen sustapena, hedapena, normalizazioa eta prestigioa bultzatzea xede duten jarduerak abian jartzeko
Irabazi-asmorik gabeko elkarteek 2025eko azaroaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitarte egin behar dituzte beren proiektuak

Euskera

Iruñeko Udalak dirulaguntza-deialdia egin du Iruñeko irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteek euskara sustatzeko proiektuak egin ditzaten. 118.000 euroko dirulaguntzei esker, euskararen erabilera sustatu, hedatu eta normalizatzea berariazko xedetzat duten proiektuen gastuen zati bat ordaintzen da. Deialdiaren oinarriak martxoaren 5eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan kontsultatzen ahal dira.

Euskararen prestigioa sustatzeko jarduerak Iruñean egin behar dira, 2025eko azaroaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitarte, eta herritar guztiendako irekita egon. Kanpo gelditzen dira irakaskuntza-planetan aurreikusitako irakaskuntza-proiektuak eta arautu gabeko irakaskuntza-proiektuak, izaera inklusiboa dituztenak salbu; kanpo geldituko dira, halaber, telebista, irrati eta prentsako komunikazio-proiektuak, bertsio digitalak barne.

Dirulaguntzaren zenbatekoa proiektuka zehaztuko da, balorazioan eskuratutako puntuazioaren arabera, eta, gehienez ere, 22.000 euro jasotzen ahalko dira. Eskaerak baloratzeko orduan kontuan hartuko diren irizpideak honako hauek dira: entitatearen ezaugarriak (16 puntu gehienez), proposamenaren kalitatea eta koherentzia (36 puntu gehienez) eta euskararen hizkuntza-normalizazioari dagokionez jarduerak Iruñean duen eragina (55 puntu gehienez); gehienez ere 107 puntu eskuratzen ahalko dira.

Deialdian parte hartzen ahalko dute dagokien erregistroan izena eman eta  legearekin bat eratutako pertsona juridikoek, baldin eta irabazi-asmorik ez badute eta  egoitza soziala, ordezkaritza edo jarduketa-esparrua Iruñeko udalerrian badute. Dirulaguntzaren xede diren programa, proiektu, jarduera eta jarduketen helburuek deialdi honen xedearekin loturik egon beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea 2026ko apirilaren 7an amaituko da.

Zuzeneko gastuak diruz lagunduko dira, hala nola materialak erostea, lokalak eta materialak alokatzea, zerbitzu profesionalak eta artistikoak kontratatzea eta hedapenarekin eta ostalaritzarekin lotutako gastuak. Aurkeztutako proiektuarekin lotura duten zeharkako gastuak ere barne hartzen dira, besteak beste, kontratatutako langileen gastuak, bulegoetako materiala, kontabilitate- eta lan-aholkularitzak, aseguru orokorrak, alokairuak eta beste mantentze- eta hornidura-gastu batzuk.

¿Te ha sido útil esta página?