Udala lanean ari da hiria kohesionatzen eta eraldatzen lagunduko duen hiri-marka bat sortzeko

Udala lanean ari da hiria kohesionatzen eta eraldatzen lagunduko duen hiri-marka bat sortzeko
Astearte honetan hiri-marka elkarlanean osatzeko sorkuntza-lantegia egin da udal-talde politiko guztiekin
foto reunión marca Pamplona

 

Udal talde politiko guztietako ordezkariek hartu dute parte gaur goizean, Udaletxean, Udalak sustatuko hiri marka elkarlanean sortzeko lantegi batean. Markaren helburua da, herritarren parte-hartzearen bidez, hiriko proiektu nagusiak kohesionatzea eta bultzatzea, hiriaren eraldaketa, adeikortasuna eta erresilientzia sustatzeko.

Orain arte, marka egin aurreko egoeraren diagnostikoa osatu da. Astearte honetako lantegiaren helburua ekintza-ildoak modu bateratuan eraikitzea izan da, Udaleko talde politiko guztien ikuspegi desberdinak barnebilduz, marka ezartzeko orduan, eta, batez ere, epe luzera finkatzeari begira, inplementazioa eraginkorra izan dadin.

Lantegi hori marka garatzeko prozesu kolektibo baten parte da, eta, talde politikoez gain, herritarrek, udal-langileek, eta hainbat eragilek parte hartu dute Udaleko Kulturako eta Kiroleko, Partaidetzako eta Euskarako, Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako eta Etxebizitzako, eta Merkataritza eta Turismoko alorretako zuzendariekin batera egin diren saioetan.

Hiri-marka berri horren aurkezpen publikoa egitea ere aurreikusi da, izan ere, herritarrak eta gizarte-eragileak haren bilakaeran inplikatzeko asmoz sortu baita. Aurkezpena egin ondoren, hiri-marka urtea amaitu baino lehen jarriko da abian, eta nortasun grafiko eta lelo berezituak izanen ditu. Proposamen estrategiko bat garatzea eta kontzeptualizatzea da helburua, eta argia, bereizia eta erakargarria izanen den marka berri bat sortzea Iruñerako. Azken finean, marka horren xedea hiri orekatua, oparoa eta dinamikoa sortzea da, benetakotasuna, aniztasuna eta talentua oinarri hartuta.

Jarduketa hau HJTP Iruña SF365 proiektuaren esparruan kokatzen da, eta Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren  Europako NextGeneration funtsen bidez finantzatuko da.. Funts horiek Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren C14.I1 inbertsioaren finantza tresna dira. Testuinguru horretan, Iruñeak 5.492.500 euroko laguntza jaso du hiru urtetan "Iruña SF365” Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Plana hedatu eta garatzen erabiltzeko. Plan horrek 13 jarduketetan egituratzen diren lau gai ditu ardatz: trantsizio berde eta jasangarria, energia-eraginkortasuna hobetzea, trantsizio digitala eta lehiakortasuna.

 

logos next turismo

¿Te ha sido útil esta página?