Udala 245.000 eurotik gora inbertitzen ari da Arantzadiko eta Sanduzelaiko kirolgune publikoen hobekuntza-lanetan

Udala 245.000 eurotik gora inbertitzen ari da Arantzadiko eta Sanduzelaiko kirolgune publikoen hobekuntza-lanetan
Herritarren Aferen Batzordeak Arantzadiko igerilekuak bisitatu ditu gaur goizean; ekainaren 15etik zabalik daude
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Iruñeko Udala 245.191 euro inbertitzen ari da hobekuntza-lanetan eta konponketetan hiriko bi igerileku publikoetan. Kopuru horretatik, 102.000 euro Arantzadi KH-ra bideratu dira, non jada hainbat esku-hartze amaituta baitaude, eta 143.191 euro Sanduzelaiko Aquavoxera, non lanak irailean hasiko baitira. Halaber, aurreikusita dago udako hilabeteetan beste kirolgune publiko batzuetan hobekuntza-lanak egitea, hala nola Mendillorriko Trinketean, López pilotalekuan, Sanduzelaiko belar zelaian eta Ezkabako eta Arrosadiako kiroldegietan.

Arantzadiko zein Sanduzelaiko lanak Navarra Suma eta Iruñeko Udaleko Sozialistak udal-taldeek 2021erako lortutako aurrekontu-akordioari esker egiten ari dira, zeinak partida hori gaitzea ahalbideratu baitzuen. Gaur goizean Udalaren Herritarren Aferen Batzordea Arantzadiko igerilekuetara hurbildu da egin diren esku-hartzeak lehen eskutik ezagutzeko.

Kasu horretan, kirolgunearekin mugatzen duen espazio bat berrurbanizatu ondoren, Udalak 105 metro hesi goratu ditu, hesiaren garaiera 2,28 m-tik 3,20 m-ra igota. Horrez gain, esku-hartzeak egin dira jateko prestatutako gunean itzala ematen duen pergolan. Haren egitura berriz ere margotu da gris-kolore metalizatuaz, eta erabiltzaileen eskura dauden mahaietan itzala ematen duten zumezko sabaia aldatu da. Gune horretako mahaiak eta bankuak ordeztu dira ere. Zehazki une hauetan, erretegien erdia baino ezin izanen daa erabili, hiru mahai bikoitz eta hiru sinpleri (gehienez 8 mahaikide) lotuta. Azkenik, plisti-plasta ibiltzeko igerilekuko iragazkia aldatzeko lanak jada egin dira. Egiteke daude argiztatze-, elektrizitate-, arotzeria-, beirateria- eta iturgintza-konponketak, 35.000 euroko zenbatekoarekin.

Arantzadiko igerilekuak hilaren 15ean zabaldu ziren udako denboraldirako, COVID-19aren osasun-segurtasuneko neurrietara egokituta, eta hori ikusteko aukera ere izan du Batzordeak egin duen ibilbidean. Une hauetan kanpoko ontzietan gehienez ere 268 pertsona egoten ahalko dira (61 plisti-plasta aritzeko ontzian), eta berdeguneetan kolore kode bat ezarri da belardiaren betetze-maila markatzeko. Instalazioak etenik gabe egonen dira zabalik, 10:00etatik 20:30era (aldagelak 20:45era arte) irailaren 14ra arte.

Sanduzelaiko Aquavox Zentroa eta beste kirolgune batzuk

Hain zuzen ere, irailean abiatuko dira esku-hartzeak Sanduzelaiko Aquavox Zentroan; denetan garrantzitsuena lau aldagelatan zoruak ordeztea izanen da (2 kolektibo eta 2 orokor, banakako erabiltzaileendako diseinatutakoak), bertan linoleozko zorua paratuta; bainuetxe/SPA eremuan ere esku-hartzeak eginen dira, bereziki uraren birzirkulazioan dauden ihesak konpontzeko eta hidromasajeko igerilekua hobetzeko; halaber, sauna eremuko, lurrun-bainuetako, eta termetako makinak zein hidromasajeko igerilekuaren iragazketa-sistema ordeztuko dira. Halaber, lan horietan klorazio sistema, hesia, iturgintza eta klimatizazioa berrituko dira, eta igerileku olinpikoaren hondoa eta instalazioko eguzki-energia fotovoltaikoko eta termikoko sistemak konponduko dira.

Bestalde, Batzordeak hiriko beste kirol instalazio publikoetan eginen diren lanen berri jaso du, hala nola Mendillorriko trinket-kiroldegiko klimatizazio sistemaren konponketa eta erregulazioa (35.210 euro), López pilotalekuan markagailu berri bat instalatzea (1.700 euro) eta Lezkairuko belar zelaiko harmailan eserlekuak paratzea (4.000 euro). Aurreikusita dago, baita ere, Sanduzelaiko belar zelaian segurtasun kamerak instalatzea (4.000 euro), Ezkabako kiroldegiko biltegian biltegi-kaiolak paratzea (3.500 euro) eta Arrosadiako kiroldegiko biltegian eta erabilera anitzeko aretoko eremuan ateak instalatzea (5.000 euro).

¿Te ha sido útil esta página?