Udal-laguntzak emateko deia egin da merkataritza dinamizatzeko, bultzatzeko eta sustatzeko jarduerak eta merkataritza-hirigintzakoak egiteko

Udal-laguntzak emateko deia egin da merkataritza dinamizatzeko, bultzatzeko eta sustatzeko jarduerak eta merkataritza-hirigintzakoak egiteko
Merkatarien elkarteei zuzendutako deialdiak 100.000 euro banatuko ditu 2023ko urritik 2024ko irailera bitartean egindako jardueretarako
foto comercio

 

Dagoeneko epea zabalik dago merkatarien elkarteendako dirulaguntzak –merkataritza dinamizatzeko, bultzatzeko eta sustatzeko jarduerak, eta merkataritza-hirigintzakoak egin ditzaten– norgehiagokako araubidean emateko udal-deialdian eskabideak aurkezteko. Deialdiak 100.000 euroko zuzkidura du, eta elkarte onuradunek 30.000 euro jaso ahal izanen dituzte, gehienez ere. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 16an bukatuko da. 

Laguntza horien xedea da Iruñeko txikikazko merkataritzaren sektorea lagundu eta merkatarien asoziazionismoa sustatzea, Iruña 2030 Hiri Agendan jasotako helburuei jarraikiz. 2030eko Iruñean, hurbileko merkataritza (zentzu zabalean ulertuta eta barne hartuta merkataritza, ostalaritza eta Iruñean bizi diren pertsonen eguneroko hornidura-, kontsumo- eta aisia-beharrak asetzen dituzten zerbitzuak) suspertutako funtsezko sektorea da; izan ere, egituratzailea da, auzoei bizitasuna eta identitatea ematen die, irudi ona eta hiria beste batzuetatik bereiztea eskaintzen du, tokiko enplegua sortzen du, eta herritarrei bizi-kalitatea ematen dien oinarrizko zerbitzu bat ematen du. 

Dirulaguntzaren xede izaten ahalko dira deialdiaren oinarrietan jasotako honako lau jarduketa-ildo hauetakoren batean sartu eta Iruñeko udal-mugartearen barruan garatzen diren ekintzak: animazio- eta dinamizazio-jarduerak, sustapen- eta komunikazio-ekintzak, enpresa- sustapeneko eta merkataritza-asoziazionismokoak, eta, azkenik, merkataritza-hirigintzakoak izaten ahalko dira. Dirulaguntzaren xede diren jarduerek 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 31ra bitarteko aldian eginak izan behar dute.

Diruz laguntzen ahal diren lau ekintza mota
Animazio- eta dinamizazio-jarduerek barne hartze hartzen dituzte giro atsegin eta erakargarria sortzea xede duten proiektu eta jarduketak, bezero potentzialek zein egungoek erosketak egiteko hiriko eremu komertzialak bisita ditzaten sustatzen dutenak. Besteak beste, honako ekintza hauek aipatzen dira: girotzeko musika eta kale-animazioko beste jarduera artistiko batzuk, haur, gazte eta familiendako aisialdiko jarduerak, merkataritzari edo gizarteari oro har mesede egiten dioten gizarte-ohiturak eta -portaerak hobetzera bideratutako dibulgazio- eta prestakuntza-jarduerak edo jarduera gastronomikoak.

Sustapen- eta komunikazio-ekintzen helburua honako hau izanen da: zona komertzialetara bezeroak erakartzea, bezero-kopurua handitzea eta horiek fidelizatzea, bai eta tokiko negozioetan horien merkataritza-gastuari eustea eta igotzea eta, beraz, jarduketa-eremuko saltokietako salmentak igotzea. Halaber, merkataritzaren eta zona komertzialen irudia hobetzera bideratutako jarduketak barne hartzen dituzte, tokiko zein sektoreko elkarteen jarduketa eremuari lotutako sentsibilizazio- eta komunikazio-ekintzak. Entitate eskatzaileari lotutako saltoki guztiendako egindako ekintza amankomun eta globalak izan behar dute, ez baita onartuko saltoki batek norberaren izenean egindako sustapen edo kanpainarik. 

Enpresa-sustapeneko eta merkataritza-asoziazionismoaren ekintzek indartu eta finkatu egin beharko dute txikizkako merkataritza, ostalaritza eta pertsonei zerbitzua emateko sektoreetako enpresa-ehuna. Besteak beste, elkarteek bultzatutako jarduketak izan beharko dute, bai beren baliabideak erabilita bai zerbitzuak azpikontratatuta, lehiakortasuna hobetzen eta haien eragin-eremuan tokiko negozioak biziraun dezaten laguntzen dutenak. 

Azkenik, Merkataritza-hirigintzako ekintzek barne hartzen dituzte merkataritza-guneetako hiri-espazioa hobetzea xede duten proiektu eta jarduketak, hala zentzu estetikoan (edertzea) nola egokitasunean (irisgarritasuna eta mugikortasuna). Elkarteek merkataritzako kaleak pertsona guztiendako espazio atseginagoak eta erakargarriagoak eta irisgarriagoak izan daitezen laguntzen ahal duten ekintza guztiak baloratuko dira. 

Betekizunak eta eskabideak aurkeztea
Laguntza hauetara aurkezteko, elkarteek legearekin bat eraturik egon behar dute eskabidea aurkezten den egunean, egoitza soziala eta fiskala Iruñean izan behar dute eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dituzte. Eremuko elkarteen kasuan, gutxienez txikizkako 20 saltoki izan behar dituzte Iruñean elkarturik. Kopuru txikiagoa izanez gero, saltegi txikizkari elkartuen kopuru bat duten erakundeak izaten ahalko dira onuradun, baldin eta horien jarduera beren jarduera-eremuko auzoan edo kalean jardunean dauden txikizkako merkataritzako jardueren %20 bada gutxienez. Gremio-elkarteen kasuan, Iruñekoak diren saltegi txikizkari elkartuen ordezkaritza esanguratsua eduki beharko dute. Esanguratsutzat joko da Iruñean establezimendua duten elkartekideak elkarteko bazkide-kopuru osoaren % 25 gutxienez izatea.

Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan (www.pamplona.es) argitara emandako Pertsona juridikoendako dirulaguntzen eskaera elektronikoa izapidearen bidez. Deialdi honetan ez dira onartuko telematikoki aurkezten ez diren eskaerak; izan ere, entitate eskatzaile guztiak Administrazio Publikoekiko harremanak elektronikoki edukitzera beharturik baitaude. Deialdi honen inguruko informazioa honako hauetan kontsultatzen ahal da: Udalaren Laguntzak eta diru-laguntzak webguneko "Publizitatea" atalean eta 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean 

Eskaerak baloratzeko, hiru irizpide hartuko dira kontuan: Alde batetik, kontuan hartuko dira erakunde eskatzailearen ordezkagarritasuna eta elkarteen negozioak, bai eremuko elkarteak badira, bai gremiokoak badira (gehienez 20 puntu). Gainera, aurkeztutako proiektuaren kalitate teknikoa baloratuko da, helburuak, baliabideak, berezitasuna eta alderdi berritzaileak edo aurrekontu-egokitzapena aztertuz (gehienez 60 puntu). Hirugarren irizpidea jarduerak eta proiektuak gizartean duten eragina da, irisgarritasun unibertsaleko neurriak, genero-ikuspegia eta sektoreko beste erakunde batzuekiko koordinazioa ere barne hartuta (gehienez 20 puntu).

¿Te ha sido útil esta página?