
Iruñeko Udaleko udal-gobernu berria zortzi zinegotzi ordezkarik eta bi zinegotzi berezik osatzen dute. Hala onetsi du Joseba Asiron Iruñeko alkateak Alkatetza-dekretu bidez. Dekretuan Iruñeko Udaleko kudeaketa-alorrak EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo Zurekin udal-taldeen esku utzi ditu.
Zehazki, Giza Baliabideetako, Ogasuneko eta Kontratazio Arduratsuko Alorra ezarri da, eta Garbiñe Bueno (EH Bildu) zinegotzia buru izanen du. Gobernu Estrategiko, Hirigintza, Etxebizitza eta 2030 Agendako Alorra Joxe Abaurreak (EH Bildu) zuzenduko du. Kulturako, Jaietako eta Hezkuntzako Alorraz Maider Beloki (EH Bildu) arduratuko da, eta Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorreko zinegotzi ordezkaria Endika Alonso (EH Bildu) izanen da. Bestalde, Borja Izagirre (EH Bildu) Hiri Bizigarri eta Jasangarriko Alorreko zinegotzia izanen da, eta Zaloa Basabe (EH Bildu) Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko eta Auzoetako Alorrekoa. Azken horren menpe egonen da Aitziber Campión (EH Bildu), Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi berezia.
Koldo Martínez Iruñeko Udaleko Geroa Bai taldeko bozeramaileak Sustapen Ekonomiko, Berrikuntza, Europar Proiekzio, Garapenerako Lankidetza eta Gazteriako Alorra zuzenduko du. Eta alor horren menpe egonen da Geroa Bai taldeko Mikel Armendariz Berrikuntza, Europar Proiekzio eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi berezia. Bestalde, Txema Mauleón Contigo Zurekin-Talde Mistoko zinegotzia Gizarte Ekintzako zinegotzi ordezkaria izanen da.
Hala ere, izendapen berri horiek guztiak ez dira indarrean sartuko urtarrilaren 16ra arte. Bi astez egungo izendapenak mantentzeko erabakiaren bidez fakturazio eta ordainketei lotutako arazoak saihestu nahi dira, urtearen amaierarekin eta zerga-ekitaldiaren itxierarekin bat datorrelako.
Gainera, Alkatetza-dekretu bidez hiru alkateordetzak onetsi dira, eta Garbiñe Buenori, Joxe Abaurreari eta Maider Belokiri egokitu zaizkie, hurrenez hurren. Halaber, Tokiko Gobernu Batzarraren osaera onetsi da, gobernu-taldea osatzen duten hamaika zinegotziek osatuko dutena.
UDAL-ANTOLAKETA
Alkateordetzak
- Lehen alkateordea: Garbiñe Bueno
- Bigarren alkateordea: Joxe Abaurrea
- Hirugarren alkateordea: Maider Beloki
Tokiko Gobernu Batzarra
Lehendakaria: Joseba Asiron Saez
Zinegotzi-idazkaria: Garbiñe Bueno Zabalza
Kideak:
- Joxe Abaurrea San Juan
- Maider Beloki Unzu
- Endika Alonso Irisarri
- Borja Izagirre Larrañaga
- Zaloa Basabe Gutiérrez
- Koldo Martínez Urionabarrenetxea
- Mikel Armendáriz Barnechea
- Txema Mauleón Echeverría
Zinegotzi ordezkariak
- Giza Baliabideak,Ogasuna eta Kontratazio Arduratsua: Garbiñe Bueno Zabalza
- Gobernu Estrategikoa, Hirigintza, Etxebizitza eta 2030 Agenda: Joxe Abaurrea San Juan
- Kultura, Jaiak eta Hezkuntza: Maider Beloki Unzu
- Herritarren Segurtasuna eta Bizikidetza: Endika Alonso Irisarri
- Hiri Bizigarria eta Jasangarria: Borja Izagirre Larrañaga
- Berdintasuna, Ekintza Komunitarioa eta Auzoak: Zaloa Basabe Gutiérrez
- Sustapen Ekonomikoa, Berrikuntza, Europar Proiekzioa, Garapenerako Lankidetza eta Gazteria: Koldo Martínez Urionabarrenetxea
- Gizarte Ekintza: Txema Mauleón Echeverría
Zinegotzi bereziak
- Herritarren Partaidetza eta Euskara (Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko eta Auzoetako Alorraren menpe): Aitziber Campión Ganboa
- Berrikuntza, Europar Proiekzioa eta Garapenerako Lankidetza (Sustapen Ekonomiko, Berrikuntza, Europar Proiekzio, Garapenerako Lankidetza eta Gazteriako Alorraren menpe): Mikel Armendáriz Barnechea