Txistularien 66. Alardeak ehun musikari bilduko ditu asteazken eguerdian Sarasate pasealekuko agertokian

Txistularien 66. Alardeak ehun musikari bilduko ditu asteazken eguerdian Sarasate pasealekuko agertokian
Berrogeita hamar txistularik abesti klasikoak eta modernoak joko dituzte, Xabier Olazabalen zuzendaritzapean, beste musikari, dantzari eta abeslari batzuen laguntzarekin
alarde txistularis

 

Txistularien Alarde tradizionala berriz ere sanferminetan izanen dugu asteazken honetan, aurten 66. edizioarekin. Sarasate pasealekuan, eguerdian, berrogeita hamar txistularik tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen errepertorioa joko dute. Xabier Olazabal Etxegia izanen da musika-zuzendaria. Iruñeko Udalak antolatu du ekitaldia, Euskal Herriko Txistulari Elkartea Nafarroa elkartearekin elkarlanean. Sarrera librea da.

Aurtengo kontzertuan hiru musikari goraipatuko dira: Isidro Ansorena Eleizegi, Benito Lertxundi Esoain eta Ricardo Insausti Serrano. Sarasaten entzun ahal izanen ditugu Isidro Ansorena txistulari eta konpositorearen sorkuntzak, tokiko musikarien moldaketekin. Hain zuzen, aurten Ansorenaren heriotzaren 50. urteurrena beteko da. Benito Lertxundik ere izanen du bere tokia, abeslariaren musika-ibilbidea aintzatesteko asmoz. Izan ere, iaz musika jotzeari utziko ziola iragarri zuen. Azkenik, Alardeak keinu bat eginen dio Ricardo Insausti Serrano txistulari eta neurologian adituari, aurten hil baita.

Txistulariez gain, honako hauek ere egonen dira agertokian: hamabi musikari profesional (batez ere metalezko haize-instrumentuak eta perkusiokoak jotzen dituztenak), Atarrabiako Atarrabia abesbatza, Beltxaren musika-taldea eta Noaingo Ardantzeta Dantza Taldea. 

¿Te ha sido útil esta página?