
Gaur, asteartearekin, txistu- eta gaita-dantzaldiak bueltan dira Gazteluko plazan. Duela hilabete bat baino gehiago egin ziren azken aldiz, uztailaren 3an, eta orain gaitero eta txistulari taldeen kalejirak, pasodobleak, polkak, zortzikoak eta porrusaldak bueltan dira hiriko erdigunean. Abuztuko astearte eta ostegunetan eginen dira dantzaldiak, hau da, abuztuaren 19an, 21ean, 26an eta 28an, 19:00etatik 21:00etara.
Irailean, berriz, txistu- eta gaita-dantzaldiak beste ordu batzuetan eginen dira, astearte eta ostegunetan betiere. Irailaren 2an, 4an, 9an, 11n, 16an, 19an, 23an eta 25ean 18:30ean hasi eta 20:30ean bukatuko dira dantzaldiak, hau da, abuztuan baino ordu erdi lehenago hasi eta bukatuko dira.
Gazteluko plazako dantzaldiak ohiko jarduera bihurtu dira Iruñeko Udalaren kultur programazioaren barruan, 1943az geroztik antolatzen baitira. Iruñeko Txistulari Taldeak eta Iruñeko Gaiteroak elkarteak hainbat pieza jotzen dituzte bi orduz, Gazteluko plazako kioskoan, gogoa duenak dantzatu eta ahapetik kantatu dezan.
Txistu- eta gaita-dantzaldien kokapena aldatuz joan da azken zortzi hamarkada baino gehiagotan: hiriko hainbat gunetan antolatu dira, hala nola Sarasate pasealekuan eta Basotxoan, Gazteluko plaza gune finko gisa ezarri arte.
TXISTU- ETA GAITA-DANTZALDIAK
Abuztuan: 19an, 21ean, 26an eta 28an, 19:00etatik 21:00etara
Irailean: 2an, 4an, 9an, 11n, 16an, 19an, 23an eta 25ean, 18:30etik 20:30era