Oporrak amaitzearekin eta ikasturtearen hasierarekin bat, Iruñeko Udalak uda honetarako prestatu duen kultur programazioak bere azken hitzorduei ekinen die. Hori da txistu eta gaita arratsaldeen kasua; izan ere, ekainaren 15etik irailaren 23ra bitarte, uztaileko eta abuztuko lehen hamabostaldiko etenaldia izan ezik, udako arratsaldeetako beroa girotu dute, musika tradizionalaren bidez.
Musika izan da protagonista uda honetarako aurreikusitako 18 emanaldietan, hainbat estilo eta doinuen bidez. Pasodobleak, polkak, zortzikoak, porrusaldak eta kalejirak entzun dira, zeinak pandemia garai hauetan gogora ekarri baitizkigute dantzatzeko, elkartzeko, hurbiltzeko eta, besterik gabe, gozatzeko murrizketarik gabeko aurreko urteetako tradizioa eta oroitzapenak. Bi aste baino gutxiago falta dira txistu eta gaita arratsalde horiek amaitzeko. Irailaren 23an izanen da, baina ordura arte, hitzorduak egonen dira gaur arratsaldean eta irailaren 21ean, asteartearekin, 18:30etik 20:30era, iluntzen ari denean amaitzeko.
Iruñeko Txistulari Taldea eta Iruñeko Gaiteroak elkarteek interpretatuko dituzte kantak, beren musikariekin batera, Gazteluko plazako kioskotik. Udako txistu eta gaita arratsalde horiek bi elkarteek Iruñeko Udalarekin duten kontratuen barruan daude. Ekitaldi instituzionaletan laguntzeaz gain, kontratuak beste hitzordu batzuk barne hartzen ditu, hala nola dianak eta herriko festei eta harrera-ekitaldietan eta ekitaldi ofizialetan egoteari loturiko beste hitzordu tradizionalak.