Txalo Produkzioak konpainiak buru emango dio bihar, asteartearekin, euskarazko IrriZiko 2018 umore zikloari, Etxeko saltsak endredozko komediarekin

Txalo Produkzioak konpainiak buru emango dio bihar, asteartearekin, euskarazko IrriZiko 2018 umore zikloari, Etxeko saltsak endredozko komediarekin
NAEn taularatuko dute antzezlana Aitziber Garmendiak, Ane Gabarainek, Mikel Laskurainek eta Aitor Fernandinok

Txalo Produkzioak konpainiak buru emango dio bihar, martxoaren 27an, asteartearekin, IrriZiklo 2018 euskarazko umore zikloari, Etxeko saltsak endredozko komediarekin, Relatively speaking antzezlan arrakastatsuan oinarritutako lan bat, non bikoteen sekretuak izango baitira ardatz nagusi. Istorioak hamaika norabidetan gurutzatuko ditu pertsonaien bideak, eta gaizki-ulertutik gaizki-ulertura, ikusleek pertsonaiek baino informazio gehiago izango dute. Mikel Laskurain eta Ane Gabarain aktoreek azaldu dituzte gaur, prentsaurrekoan, ikuskizunaren xehetasun guztiak. Emanaldia 20:00etan izango da, NAEn, eta sarrerak hiru euro balio du. Oraingoz, 430 lagun bertaratu dira aurten IrriZikloko ikuskizunak ikustera.

Txalo konpainia gipuzkoarrak, Xabier Agirreren zuzendaritzapean, euskarazko zein gaztelaniazko obrak taularatzen ditu, tokian nahiz estatuan oso ezagunak diren aktoreekin, eta horri esker Euskal Herrian zein kanpoan emanaldi gehien egiten dituzten euskal konpainietako bat da. La ratonera obra bi mila alditan baino gehiagotan antzeztu zuen hiru urtetan zehar, eta konpainia bat egon zen Madrilen lan hori antzezten, eta beste bat biran.

Orduz geroztik, euskarazko antzezlan txikiagoak eta urtean ekoizpen handi bat -izen handiko aktoreekin egindakoa- uztartzen dituzte. Txalok mota askotariko antzezlanak produzitu eta koproduzitu ditu (drama, misterioa, haurrendako komediak, bakarrizketak eta musikalak) eta sari ugari jaso ditu estatu osoan. Adibidez, 2007an, Donostia Antzerki Saria jaso zuen, Artea antzezlanagatik, non Yasmina Reza frantziarraren lan arrakastatsuaren euskarazko egokitzapena egin baitzuen. Aurrez gaztelaniaz estreinatu eta arrakasta handia izan duten lanak egokitzeko ildoari jarraiki, Grönholm metodoa dago.

¿Te ha sido útil esta página?