Turismo Bulegoak 5.153 laguni eman zien arta igaro berri diren sanferminetan, eta horietako % 42 nazioartetik etorritako bisitariak ziren

Turismo Bulegoak 5.153 laguni eman zien arta igaro berri diren sanferminetan, eta horietako % 42 nazioartetik etorritako bisitariak ziren
San Fermin Iruña aplikazioaren 6.579 deskarga berri egon ziren festetan

Guztira 5.153 lagun pasatu ziren San Saturnino kaleko Turismo Bulegotik joan diren sanferminetan, uztailaren 5etik 14ra bitarte, hiriari, bertoko jaiei eta Nafarroari buruzko argibideak eskuratzeko. Iazko zifraren antzetsua da, zertxobait altuagoa, % 0,5 alegia, 2018an 5.126 lagun artatu baitziren.

Artatutako 5.000 pertsona baino gehiago horietatik % 57,7 nazionalak ziren, eta % 42,3 nazioartekoak; ehuneko horiek ere 2018koen antzekoak dira: % 56,7 eta % 42,3 izan ziren iaz, hurrenez hurren. Bulegora joan ziren nazionalen artetik ia herena (% 29) nafarrak ziren, horien atzetik datoz lurralde hauetatik etorritakoak: Gipuzkoa (% 11), Madril (% 11), Bartzelona (% 7), Valentzia (% 4), Bizkaia (% 4) eta Castelló (% 4). Egindako hamar kontsultetatik zazpi aipatu zazpi probintzia horietako norbaitek egin zituen. Nazioarteko bisitariei egindako arretari dagokionez, hauek dira ehunekoak: Frantziatik etorritakoak, % 37; Estatu Batuetatik, % 19; Italiatik, % 8; Erresuma Batutik, % 4; Japoniatik, % 3; eta Alemaniatik, % 3.

Sanferminetan hauxe izan zen Turismo Bulegoaren ordutegia: astelehenetik igandera 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 20:00etara. Uztailaren 6an arratsaldez baino ez zen zabalik egon, 15:00etatik 20:00etara. 

San Fermin Iruña aplikazioaren 6.500 deskarga berritik gora
San Fermin Iruña aplikazioaren 6.579 deskarga berri egin ziren joan diren jaietan, eta hori horrela, guztira 47.622 deskarga egin dira abian jarri zenetik. Horietatik 12.469 iPhonetan egin dira, eta 35.153, Android sistema eragileko gailuetan. Hizkuntzari dagokionez, deskargen % 93,44 gaztelaniaz egin dira, % 4,44 frantsesez, % 1,55 ingelesez, eta gainerakoa, % 0,57a, beste hizkuntza batzuetan.

Erabiltzaileen egindako kontsulten ia erdiak (% 48,79) festen programari buruzko informazio bila egindakoak ziren, aplikazioak horri eskaintzen zion atalean. Erabiltzaileen % 17,35ek erraldoi eta buruhandien konpartsa lokalizatu eta egiten zuten ibilbidearen berri edukitzeko erabili zuten; % 11,45 hasiera-orrira sartu ziren; % 4,45ek festarako planak bilatu zituzten “Orain, zer?” atalean; % 3,73 peñen ibilbideetara sartu ziren; % 2,99 entzierroaren atalera; % 2,4 zerbitzuen direktoriora; eta % 2,08 su artifizialen bildumen bozketara. Azkenik, % 1,25ek eraso sexisten aurkako kanpainaren informazioa kontsultatu zuten, eta % 1,06k, edalontzi berrerabilgarriarena. 

Adin tarteez bezainbatean, aplikazioaren erabiltzaileen % 42k dituzte 35 eta 44 urte bitarte; % 24k, 25 eta 34 bitarte; eta % 15ek, 45 eta 54 urte bitarte. Sexuaren arabera, San Fermin Iruña aplikazioa deskargatu zutenen % 50,1 gizonak ziren, eta % 49,9, emakumeak.

¿Te ha sido útil esta página?