Trinitariosko hiri-igogailua zutik dago jada hiriko goiko aldea Sanduzelai eta Arrotxapea auzoekin lotzen dituen parke berrian

Trinitariosko hiri-igogailua zutik dago jada hiriko goiko aldea Sanduzelai eta Arrotxapea auzoekin lotzen dituen parke berrian
Azpiegitura hori hiriko auzoetako irisgarritasuna errazten duen hamaikagarren igogailua izanen da
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Trinistariosko parkeko lanak aste honetan amaituko dira hiri-igogailuaren instalazioarekin. Hiriko goiko aldea, López Sanz doktorearen inguruan, Sanduzelai eta Arrotxapea auzoen artean dagoen Plazaola pasealekuarekin lotuko du. Atzo hasi ziren L itxurako egitura eraikitzen, 20 metroko altuerako sekzio bertikalarekin. Gaur instalatu dute López Sanz doktorearen kaletik igogailuaren sarreraraino doan eta 30 metro baino gehiagoko luzera duen pasabide horizontala. Igogailuak Media Luna parkean dagoenaren antzeko egitura dauka, eta altzairu pintatuzko egitura metalikoa eta kabinarako beirazko gorputz bertikala. Instalazioa egiteko bi garabi erabili dira. Bat altuagoa, 56 metroko luzerakoa, lumatxoekin 124 metrora arte luzatzen dena eta 350 tona eusteko gaitasuna duena; eta beste bat, 51 metro luzerakoa, 60 tona altxatzeko gai dena. 

Zuzkidura berri hori maiatzaren amaieran jarriko da martxan, parkearen urbanizazioa osatzen denean, eta hiriko hamaikagarren hiri-igogailua izanen da, eta beste toki hauetan daudenei gehituko zaie: Descalzos, Media Luna, Erletokieta, Isaac Albéniz, Felisa Munárriz plaza, Fiteroko Monasterioaren kalea, Ipar Etxabakoitz, Concepción Benítez kalea, Lezkairu eta Mendillorri. Horien guztien helburua da hurbil dauden baina garaiera handi batek banatzen dituen hiriko puntuen arteko irisgarritasuna hobetzea. Izan ere, Trinitariosko igogailuak 20 metroko desnibela gaindituko du, Anaitasuna kirol-klubeko eta Udaltzaingoaren egoitzaren inguruaren eta ibaiaren ondoko beheko atalaren artean. Igogailuaren ondoan aurretik zeudenak ordeztuko dituzten eskailera berri batzuk eraiki dira sigi-sagan. 

Azken hilabeteetan eremu horretan egin diren esku-hartzeek ingurua goitik behera berritzea ekarri dute. 2021eko abenduan obrak adjudikatu zirenetik gaur egun arte, beheko aldean parke berri bat sortu da eta goiko aldeko berrurbanizazioa abiatu da, López Sanz doktorearen kalearen inguruan. Guztira, 15.000 metro koadro baino gehiagotan esku hartu da, eta toki hori aisialdi- eta jolas-gune gisa irabazi da. Lanak bi fasetan egiten ari dira: lehenengoa 2022ko martxoan hasi zen eta aurtengo martxoan amaituko da, eta bigarren fasea, Erreginaren aldapa kalea eta Taconerarekin duen lotura berrurbanizatzekoa, aurtengo urtarrilean abiatu da eta, aurreikuspenen arabera, ekainaren amaieran amaituko da.

Parke berriak 9.981 metro koadroko azalera du, berdegunean txertatu diren garabiaren biltegi zaharraren 4.000 metro koadroak barne. Plazaola pasealekuaren inguruan plaza biribil bat sortu da, eta bertara ematen du igogailuak beheko aldean. Plaza bi euste-horma makurrek osatzen dute, eta horiek goiko eta beheko tarteen arteko malda finkatzeaz arduratzen dira. Gainera, plaza horretan elkartzen diren oinezkoendako eta bizikletendako ibilbide berriak sortu dira lorategi-eremuan. Itxura makurrak oinezkoendako sarbideak zein igogailua ikustea ahalbidetuko du, erabiltzaileei segurtasuna emanez. 

Bidegorri eta espaloi berriak
Goiko aldean 5.811 metro koadrotan esku hartzen ari dira, Lopez Sanz doktorearen kalean, Larraina multzoaren inguruan eta Taconera parkearen amaieran, Iratxeko Monasterioaren kalearekin duen elkargunean, oinezkoen eta ziklisten ibilbideak berrurbanizatu eta berrantolatzeko xedez. Obrek tarte horren guztiaren berrurbanizazioa barne hartzen dute, Erreginaren aldapa kalearen sekzioa aldatuta, igogailura sartzeko oinezkoendako eta ziklistendako ibilbide nagusi gisa.

Helburua da espaloiak zabaltzea eta oinezkoendako pasabide atseginagoak sortzea, espaloiaren maila berdinean, aurreikuspenen arabera eremu horrek ekarriko dituen joan-etorri berriekin bat datozenak. Bidegorria hasiera batean espaloiaren gainean aurreikusita zegoen, baina galtzadara jaitsiko da mugikortasun-irizpide berrietara egokitzeko. Bidegorri berria motordun ibilgailuetatik banatuko da egun Larraina multzoaren inguruan dagoen arbolen zerrendari esker. 

Lanek 2,5 milioi euroko kostua izan dute guztira, eta Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren finantzazioa dute Next Generation EU Europako funtsen bitartez, zeinetatik Iruñeko Udalak 2,3 milioi euro jaso baititu.
 

foto


 

¿Te ha sido útil esta página?