Tokiko Produktuen VII. Astea azken egunetan sartu da

Tokiko Produktuen VII. Astea azken egunetan sartu da
Bihar eguerdian elikagaien erakusketa- eta salmenta-azoka itxiko da eta asteazken osoan zehar sarrera librea duten jarduerak izanen dira
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Gazteluko plazako elikagaien erakusketa- eta salmenta-azokako 45 salmenta-postuek pertsianak itxiko dituzte 14:30ean. Ordura arte estandak zabalik egonen dira Nafarroako kalitatezko tokiko produktuak eskaintzen eta ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko lotura errazten. Azoka Tokiko Produktuen VII. Astearen barruan egiten ari diren jardueretako bat da.  Arratsaldean Nuevo Casino Principalen, 18:30ean, Idiazabal JDko gazta dastaketa eginen da, eta Kondestablearen Jauregian 19:15ean Zinema- eta gastronomia-zikloko azken saioa izanen da, ‘Delicioso’ filmaren proiekzioarekin.

Bihar, urriak 12, asteari amaiera emateko, ‘Escape the city’ pisten jolasa egitea aurreikusita dago; adin guztietarako jarduera horren hiru saio eskainiko dira goizez (11:00etatik aurrera) eta hiru arratsaldez (18:00etatik aurrera),eta Gazteluko plazaren mugakide diren kaleetan eginen da gehienez ere 12 laguneko taldeendako. Proposamenak doakoak dira https://semanadelproductolocal.com/ webgunean aldez aurretik izena emanda. Goiz horretan bertan, 11:30ean, Nuevo Casino Principalen pintura-lehiaketako saria banatuko da.

Astea elkarrekin antolatu dute Iruñeko Udalak eta Reyno Gourmetek –INTIAk kudeatutako nekazaritza-elikagaien kalitate marka–, eta laguntzaile izan dituzte Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseilua (CPAEN-NNPEK), Nafarroako Artisau Elikagaien Ekoizleen elkartea eta Bizilur. Tokiko produktuak sustatu, zabaldu eta egunero agertzeko laguntza soziala eta instituzionala ematea oso garrantzitsua da haien biziraupenaren alde lan egiten duten talde eta erakundeendako. Ekitaldi hori 2016an sortu zen, hiriko egutegi sozial, kultural eta gastronomikoan jarduera finko bihurtzeko asmoz.

JARDUERA-PROGRAMA

Urriak 11, asteartea
• Idiazabal jatorri-deiturakoko gaztaren dastaketa: 18:30ean, Nuevo Casino Principalen. Izena ematea doan irailaren 30etik aurrera
• Zinema- eta gastronomia-zikloa:
Delicioso. Aurkezpena Iñaki Arrublaren eskutik eta, ondoren, eztabaida,  19:15ean, Kondestable Civivoxean. Sarrera librea. Aurkezpena eta, ondoren, Iñaki Arrubla zinema-kritikariak moderatutako solasaldia

Urriak 12, asteazkena
• Escape the city: haurrendako jarduera. 3 saio, goizez, 11:00etan, Gazteluko plazan
• Pintura-lehiaketaren sari-banaketa:  11:30ean, Nuevo Casino Principalen
GAZTELUKO PLAZAKO PRODUKTUEN AZOKAKO ORDUTEGIA:
• Urriak 11, asteartea: 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:30era
• Urriak 12, asteazkena: 10:30etik 14:30era