Toki libreak daude ‘Txankletak’ programako jardueretan, eta erroldatuta ez dauden gazteei izena emateko aukera ireki zaie

Toki libreak daude ‘Txankletak’ programako jardueretan, eta erroldatuta ez dauden gazteei izena emateko aukera ireki zaie

chancletas

Nafarroako gazte guztiek eman dezakete izena dagoeneko‘Txankletak’ programan. Iruñeko Udalaren udarako proposamenak 14-30 urte bitartekoendako kirol- eta kultura-proposamenak biltzen ditu, eta ekainetik irailera garatuko da.

Agortu egin dira zinemara 1 euroren truke joateko sarrerak, baina beste edukietako 697 lekuetatik, oraindik badago % 20 libre gainerako jardueretan eskaintzen diren abonamenduetan. Oraingoz toki gutxien duten proposamenak piraguismoa, zaldi gaineko ibilbideak eta Irisarri Landera txangoa dira.
‘Txankletak’ programan bete gabe dauden jardueren artean daude doaneko proposamenak, 5 euroko jarduera-abonamenduak, joan-etorriko txangoak 15 euroan, eta berritasunetako bat: ikus-entzunezko Campusa, zinema-sorkuntzara bideratutako bost egun, eskola eta lantegiekin. Izena emateko edo abonamendua jasotzeko Gaztediaren Etxera (Zangotza kalea 30) jo behar da, NANa aurkeztu eta eskudirutan zein txartelaz ordaindu, izena ematearekin batera. Jarduera batzuetan parte hartu ahal izateko, adingabeek idatzizko baimena behar dute, eta eredua Etxean bertan egonen da eskura.

Programaren zazpigarren aldi honetan, Iruñeko Udalak zaldi gaineko paseoak, urpekaritza-bataioko saioak igeritokian, piraguismoa eta saltinga eskaintzen ditu. Gertuko tokietara egiten diren txangoak mantentzen dira, hala nola Irunberrira, Allotzera eta Igantzira (Irisarri Landera), eta berritasuna dira e-Sports jarduerak eta irailean eginen den ‘Ikus-entzunezkoak sortzeko campusa’.

Gaztediaren Etxeko e-Sports jarduerak
Bihar, ekainak 23, ostiralarekin, abiatuko da Gaztediaren Etxean League of Legends 5 Vs 5/ LoL jokoaren aurrez aurreko lehiaketa, area gaineko gudu-zelai jokalari anizdun onlineko bideojokoa. Bertan bost jokalaritako bi taldetan borrokatzen dira, jokalari bat beste jokalari baten aurka, eta talde bakoitzak mapako bere erdia bete eta defendatzen du. Hamar jokalarietako bakoitzak pertsonaia bat kontrolatzen du, ‘‘txapelduna’’ izena duena eta trebetasun bereziak eta joko-estilo ezberdinak dituena.

Lehiaketa bihar hasiko da, eta bigarren jardunaldia larunbatean, ekainak 24, izanen da. Bigarrenak uztailaren amaierarako aurreikusten dira, 21 eta 28rako. Lehiaketan izena ematea doan da, eta oraindik badaude leku libreak taldeak eratzeko.

E-Sports jardueraren proposamena abuztu amaieran eginen den bi solasaldiekin osatuko da. “Egun bat bizitza batean” eta “e-Sports elkarte baten kudeaketa” izanen dira, abuztuaren 4an eta 11n, hurrenez hurren. 
 

 

PLAZAS LIBRES EN ‘CHANCLETAS DE 2023’

 

captura

 

¿Te ha sido útil esta página?