Sentimenduak urtea igaro ahala, Natxo Barberenaren bizitzako paisaia pertsonalei buruzko gogoeta egiten duen erakusketa zirkularra, sentsibilitate art

Sentimenduak urtea igaro ahala, Natxo Barberenaren bizitzako paisaia pertsonalei buruzko gogoeta egiten duen erakusketa zirkularra, sentsibilitate art
Erakusketa Mistoen eraikinean izango da ikusgai, apirilaren 1era bitarte
Fitxategi

Otsailaren erdialdean, farandularen hilabetea testu poetikoen egilearen hitzetan, Iruñeko Udalak Sentimenduak urtea igaro ahala aurkeztu du. Talde-erakusketa bat da, non 16 egile nafarrek obra edo instalazio desberdinen bitartez eta teknika eta material askotarikoak erabilita Natxo Barberena sortzailearen gogoeta irudikatzen baitute.

Barberenaren prosa poetikoa nolabaiteko bide fisikoa eta espirituala da, ibilbide bat non bisitaria egilearekin batera murgiltzen baita egileak berak hainbat gairen gainean dituen ikuspegi pertsonaletan: adina, urtea eta urtaroak eta gizakiaren ikuspegiak bizitzan zehar. Bidaia horretan metafora-paisaia naturalak, hiritarrak eta barnekoak baliatzen ditu, zeinek osagarri dituzten beste egile batzuek testu bakoitzerako berariaz egindako sorkuntza fisikoak. Idatziek egutegiko hilabeteak ekartzen dituzte gogora, eta bada beste testu bat urtaro bakoitzeko.

Kultura eta Hezkuntzako Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek eta Natxo Barberena egileak, erakusketan parte hartu duten zenbait sortzailek lagunduta, gaur goizean aurkeztu dituzte erakusketaren edukiak eta jarduerak, erakusketa zeina zabalik egongo baita Mistoen eraikinean (1. solairua) apirilaren 1era bitarte. Erakusketa bisitatzeko ordutegia honako hau da: asteartetik ostiralera, 17:30etik 20:00etara; larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara; eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara.

Beste bi proposamenek laguntzen dute erakusketa. Lehenengoak bi bisita proposatzen dizkigu, poetak eta artistetako zenbaitek lagunduta eta komentatuta, otsailaren 18an eta martxoaren 25ean, 12:30ean. Topagunea erakusketa-aretoa izango da, non Barberenak haren testuen eta gainerako egileen pintura, eskultura, argazki eta instalazioen arteko lotura aztertuko baitu. Bigarren proposamena erakusketa zirkular horri erantsiko zaion ardatz bereko beste zirkulu bat da. Izan ere, egunotan, 16 poeta ari dira Barberenaren testuei irudia jarri dieten sormen-lanei buruz euren lana sortzen. Martxoaren 16an, erakusketa ireki eta hilabetera, testuen errezitaldi poetikoa eginen da aretoan.

Zirkulu zentrokideak eta zikloak

Erakusketak nor bere baitan biltzeko eta behatzeko unea aldarrikatzen du, bake gune bat halako gizarte batean non nagusi baitira presak, etengabe arreta desbideratzen diguten gauzak, mezu laburrak eta irakurketa azkarra. Zikloa ulertzea, naturaren etengabeko errepikapena ulertzea, aldarteak ulertzen laguntzen digu, bai eta bizitzaren beraren igarotzea ulertzen, berezko dituen urtaro aldaezin eta halabeharrezkoekin.

Obra plastikoa sortzeko beharrezkoa den barnera biltze horren emaitza dira testuak irudikatzen dituzten adierazpen artistikoen sorta. Barberenak behatu eta idazten du; artista plastikoek hura irakurtzen dute, eta, aldi berean, sortu. Ikus daitezkeen iragazkiez osatutako nolabaiteko kate baten bidez, ikusleak haren gogoeta propioa egin dezake, berriz ere, kiribilaren planteamendu esferikoa.

Parte hartu duten artistei ez zitzaienez inolako mugarik jarri teknika eta materialez bezainbatean, emaitza oso heterogeneoa da. Erakusketan ikusgai daude kartoi-gainean egindako olio-pinturak, argazkiak, paper begetalaren gainean erabilitako tonerra, olio-pinturak mihise gainean eta zeramika, material akrilikoekin, oihalekin edo metalarekin egindako lanak, bai eta teknika mistoa dutenak ere.

¿Te ha sido útil esta página?