Santa Engrazia kaleko haurrendako parkea berritzeari esker, jolasean aritzeko osagaiak eremuko urbanizazioa osatzen duten pergolen artean kokatuko dira

Santa Engrazia kaleko haurrendako parkea berritzeari esker, jolasean aritzeko osagaiak eremuko urbanizazioa osatzen duten pergolen artean kokatuko dira
Hala, plazaren erdiko gunea libre utziko da, eta horrek oztoporik gabeko pasabide natural bat sortuko du
parque infantil de la plaza de Santa Engracia

 

 

Tokiko Gobernu Batzarrak Santa Engrazia plazako haurrendako parkea hornitu eta berritzeko kontratuaren lizitazioa onetsi du. Haurrendako parkea ingurune berean mantenduko da, baina osagaiak pergolen eremuan birkokatuko dira, plazaren erdigunea libre utzi eta hortik barna ibiltzeko. Lanek 99.999,98 euroko lizitazio-aurrekontua dute eta adjudikazioa egin eta bi hilabeteko epean gauzatuko dira. Lanak urtea amaitu baino lehen amaitu beharko dira. 

Haurrendako parke berria 2 eta 12 urte bitarteko haurrendako izanen da, oraingoa bezala. Jolasgune inklusibo eta irisgarria izanen da, jolaserako gaitasun handikoa, eta haurren garapenaren etapa guztien beharrei erantzunen die.  Gaur egun, haurrendako parkea pasealekuaren erdigunean kokatuta dago, eta zirkulaziorako oztopo handia da, oinezkoen joan-etorri naturalak zaildu eta nahasmendu bisuala eragiten baitu. Hori dela eta, osagai berriak beste toki batean instalatzeko proposamena egin da. 

Enpresa lizitatzaileen proposamenek barne hartzen dituzten osagaiek mugitzeko gaitasunen eta gaitasun kognitibo eta sozialen garapena erraztu beharko dute, gora eta behera ibiltzeko, salto egiteko, oreka lantzeko, kulunkatzeko, irristatzeko, biratzeko, esploratzeko eta jolas sinbolikorako jardueren bidez. Berritasuna baloratuko da auzoko jolas-eskaintza kontuan hartuta, bai eta inklusioko eta/edo irisgarritasuneko elementuak txertatzea ere. Haurrendako parkearen diseinua erabat librea bada ere, instalatuko den jolas berria ohiko gaztelutxo itxurako diseinuaz edo jolas anitzeko multzoaz bestelakoa izatea eskatzen da, auzoarendako jolasgune alternatibo eta berritzaile baten aldeko apustua egite aldera.

Egun, 120 m2 inguruko segurtasun-zoladura dauka eremuak. Kontratuak barne hartzen du egun dauden jolasen eta zoladuraren desmuntatzea eta hondakinen kudeaketa, eta eremu berrirako beharrezkoa den segurtasun-zoladura jartzea. Instalatzen diren jolas-osagai guztiek gai horretan indarra duen legeak bete beharko dituzte, baita segurtasun-parametro eta -eskakizun zorrotzak ere. Mantentze-lan gutxi behar dituzten kalitatezko eta iraunkortasun eta erresistentzia handiko materialak erabiltzea lehenetsiko da, erabilera- eta klima-baldintza gogorrenak jasateko diseinatuta daudenak. 

¿Te ha sido útil esta página?