Sanferminetan herri-kirolen erakustaldiak eta txapelketak izanen dira protagonista goizetan Foruen plazan

Sanferminetan herri-kirolen erakustaldiak eta txapelketak izanen dira protagonista goizetan Foruen plazan
Hilaren 6an, txupinazoaren ondoren, hamalau dantza-taldek, tartean Duguna dantza-taldeak, erakustaldi bat eginen dute Foruen plazan
deporte rural

 

Ohiko moduan, aurten ere herri-kirolen erakustaldiak eginen dituzte Foruen plazan sanferminetan. Nafarroako txapelketak, San Fermin torneoa eta erakustaldiak eginen dituzte hiriko erdigunean uztailaren 8tik 14ra bitarte, 12:00etan. Beraz, goizetan herri-kirol tradizionalez gozatzen ahalko da Foruen plazan: trontza, aizkora, txingak, harri-jasotzea, ingude-altxatzea eta gurdi-jasotzea besteak beste. Izen handiko gizon-emakume profesionalak arituko dira modalitate bakoitzean. Halaber, herri-kiroletan etorkizun handia izanen duten gazteek ere erakustaldiak eginen dituzte proba konbinatuetan.

Maider Beloki Unzu Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotziak programazio osoa aurkeztu du prentsaurrekoan, Mikel Armendariz Barnechea Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gaztediako eta Garapenaren aldeko Lankidetzako zinegotziak lagunduta. Biek ala biek azpimarratu dute Foruen plazak indar handia duela kiroletako eta gazteendako programazioaren gune nagusia izateko. 

Uztailaren 8an hasiko da jaietako herri-kirolen programazioa, asteartearekin. Egun horretan Nafarroako Trontza Txapelketa jokatuko dute Foruen plazako txokoetan aldi berean, bai gizonezkoena eta bai emakumezkoena, eta Emakumezko Harri-jasotzaileen San Fermin Torneoa ere egun horretan izanen da.  Gainera, trontza-proba bat eginen dute, abiadurakoa. 

Hilaren 9an, asteazkenarekin, gizonezkoen hirugarren kategoriako Nafarroako Ingude-altxatze Txapelketa eta Nafarroako Aizkora Txapelketa jokatuko dituzte. Aizkora Txapelketaren kanporaketa-proba izanen da. 

Uztailak 10, osteguna: Haurren eguna herri-kiroletan ere
Hilaren 10ean, ostegunarekin, Haurren eguna izanen da sanferminetako programazio orokorrean, bai eta Foruen plazan ere. Herri-kiroletan etorkizun oparoa izanen duten gazteek hartuko diete lekukoa kirolari helduei. Nafarroako Trontza Txapelketa jokatuko dute, kadeteen kategorian, eta gainera, proba konbinatuen erakustaldiak eginen dituzte kimuen, haurren eta kadeteen kategorietan. 

Hilaren 11n, ostiralarekin, aizkolariek eta harri-jasotzaileek hartuko dute plaza, Nafarroako Txapelketa jokatuko baitute bi diziplinetan: aizkoran, emakumezkoena, eta harri-jasotzen, gizonezkoena. Uztailaren 12an ere, larunbatarekin, lehia izanen da nagusi plazan: Sokatirako 4 x 4 San Fermin Torneo Mistoa jokatuko dute. Egun horretan emakumezkoen aizkora-erakustaldia eta giza-proba erakustaldia eginen dituzte gainera. 

Herri-kirolen programazioa amaitzear dela, hilaren 13an, larunbatarekin, Nafarroako bi txapelketa jokatuko dituzte: gizonezkoen aizkorako binakakoa eta gizonezkoen gurdi-jasotzaileena. Egun horretan, emakumezko harri-jasotzaile profesionalek eginen dute erakustaldia.

Eta programazioari amaiera bikaina emateko, hilaren 14an Nafarroako Txinga-erute Txapelketa eta Motozerralarien XXV. San Fermin Saria jokatuko dituzte.

Kirolen atarian, dantzak
Goizetan herri-kirolak baino gehiago izanen dira Foruen plazan. Herri-kirolen programazioa uztailaren 8tik 14ra izanen da, baina aurrez, dantza-erakustaldia eginen dute plaza horretan bertan. Hilaren 6an izanen da, festei hasiera emateko, txupinazoaren ondoren: ospakizuna Foruen plazara lekualdatuko da bertako dantzez gozatzeko. 

Hamalau dantza-taldek Otsagabiko eta Lapurdiko dantzen erakustaldia eginen dute 13:30etik aitzina. Duguna Iruñeko Dantzariak taldeaz gain, beste hainbat arituko dira dantzan: Oberena, Muthiko Alaiak, Txori Zuri, Amaiur, Ardantzeta, Basakaitz, DanTXaldi, Eluntze, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats eta Ortzadar.

Baina erakustaldi hori ez da izanen dantzarekin lotutako ekitaldi bakarra sanferminetan. Uztailaren 9an, 11n eta 13an ere bertako dantzak izanen dira protagonista Sarasate pasealekuan, eta hilaren 10ean eta 13an, berriz, Gazteluko plazan. Hilaren 10ean Haurren eguna izanen da, eta 13an, Jauzi festa.
 

HERRI-KIROLAK SANFERMINETAN – FORUEN PLAZA (UZTAILAREN 8TIK 14RA. 12:00.)

  • Uztailak 8, asteartea

    • Nafarroako Trontzalarien Txapelketa (emakumeak eta gizonak).

    • Harri-jasotzaileen San Fermin Torneoa (emakumeak).

    • Trontzako abiadura-proba.

  • Uztailak 9, asteazkena

    • Nafarroako Ingude-jasotzaileen Txapelketa

    • Gizonezkoen Nafarroako 3. mailako Aizkolarien Txapelketa (kanporaketa).

  • Uztailak 10, osteguna

    • Nafarroako Trontzalarien Txapelketa (kadeteak)

    • Proba konbinatuen erakustaldia (kimuak, haurrak eta kadeteak)

  • Uztailak 11, ostirala

    • Nafarroako Aizkolarien Txapelketa (emakumeak)

    • Nafarroako Harri-jasotzaileen Txapelketa (gizonak)

  • Uztailak 12, larunbata

    • Sokatirako 4 x 4 San Fermin Txapelketa mistoa

    • Aizkolarien erakustaldia (emakumeak)

    • Giza proben erakustaldia

  • Uztailak 13, igandea

    • Nafarroako Binakako Aizkolari Txapelketa (gizonak)

    • Nafarroako Gurdi-jasotzaileen Txapelketa (gizonak)

    • Harri-jasotze erakustaldia (emakumeak)

  • Uztailak 14, astelehena

    • Nafarroako Txinga-erute Txapelketa

    • Motozerralarien XXV. San Fermin Saria



DANTZAK SANFERMINETAN (UZTAILAK 6, 9, 10, 11 ETA 13)

  • Foruen plaza. 13:30.

    • Uztailak 6, igandea: Talde hauek hartuko dute parte: Oberena, Muthiko Alaiak, Txori Zuri, Amaiur, Ardantzeta, Basakaitz, DanTXaldi, Duguna, Eluntze, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats y Ortzadar. Otsagabiko eta Lapurdiko dantzak erakutsiko dituzte.

  • Sarasate pasealekua. 19:00.

    • Uztailak 9, asteazkena: DanTXaldi Dantza Taldea

    • Uztailak 11, ostirala. Ardantzeta Dantza Taldea

    • Uztailak 13, igandea: Agoitz Dantzari Taldea

  • Gazteluko plaza:

    • Uztailak 10, osteguna, Haurren eguna: Haurrendako Dantza Jaialdia, 12:30ean. 11:00etatik aitzina zenbait talde kalean barna ibiliko dira, eta 12:30ean helduko dira Gazteluko plazara. Talde hauek hartuko dute parte: Amaiur, Ardantzeta, Eluntze, Lakarri, Muthiko eta Oberena.

    • Uztailak 13, igandea. 11:00. Jauzi festa

¿Te ha sido útil esta página?