Sanferminetan goizez deitzen ahalko da 010 herritarren arretarako telefonora

Sanferminetan goizez deitzen ahalko da 010 herritarren arretarako telefonora
Aurrez-aurreko udal-erregistroak itxita egonen dira sanferminetan, baina Udalak jardunean mantenduko ditu egoitza elektronikoko erregistro digitalak
010

 

 

010 (948 420 100) Herritarren Arretarako Telefonoak beste ordutegi bat izanen du udan. Uztailaren 6tik 14ra bitarte, goizez emanen dute zerbitzua, eta 09:30etik 13:30era erantzunen diete herritarren deiei, egunero. Uztailaren 15etik abuztuaren 31ra bitarte, zerbitzuko langileek astelehenetik ostiralera erantzunen dituzte deiak, 08:00etatik 15:00etara. Irailetik aurrera arratsaldez ere emanen zaie arreta 010era deitzen dutenei, lanegunetan; larunbatetan, berriz, soilik goizez.

Bestalde, aurrez-aurreko udal-erregistroak itxita egonen dira sanferminetan, baina Egoitza Elektronikoko erregistro telematikoa erabiltzen ahalko da jaietan, astelehenetik igandera bitarte, eguneko 24 orduetan. Uztailaren 15etik aurrera berriz ere erabilgarri egonen dira Kondestableko Erregistro Orokorra (Kale Nagusia 2) eta erregistro osagarriak: astelehenetik ostiralera egonen dira zabalik, 08:30etik 14:30era.
 

¿Te ha sido útil esta página?