
Iruñeko Udalak astelehenetik ostiralera eskaintzen ditu hiriari literaturaren ikuspuntutik so egiteko.bisita gidatuak. Bisitaldiak doan dira eta Aitziber Imizcoz adituak egiten ditu, euskaraz eta gaztelaniaz. Ibilbideak astelehenean hasiko dira, goizez 11:30ean eta 18:30ean, arratsaldez. Uztailak 9ko (asteartea) bisitak 11:30ean eta uztailak 11koak (osteguna) 18:30ean eginen dira euskaraz.
‘Sanferminak literaturan: letren arteko ibilbide bat’ ibilbideetako izen-emateak 010 telefonoan eta www.pamplonaescultura.es/eu helbide elektronikoan egiten dira. Plaza kopurua mugatua da. Ibilbidean ondorengo egileez arituko da, San Fermin jaiekin lotzen dituen alderdian: James Albert Michener estatu batuarra, Pío Baroja, Félix Urabayen, Mary Welsh, Ernest Hemingway eta Dominique Aubier.
Ibilbide guztiak Zaldi Zurian hasiko dira, eta nolabait literatur ekoizpenarekin harremana duten tokietan eginen dute aurrera. Bisitek 75 eta 90 minutu artean irautea aurreikusten da. Ibilbideak Entzierroaren monumentuan amaituko dira.
- Abiapuntua: Zaldi Zuria
- Egunak, ordua eta hizkuntza:
- Uztailak 8 – 11: 11:30 eta 18:30 (gaztelaniaz).
- Uztailak 9: 11:30 (euskaraz)
- Uztailak 11: 18:30 (euskaraz)
- Uztailak 8 – 11: 11:30 eta 18:30 (gaztelaniaz).
- Iraupena: 75 minutu
- Izen-emateak 010 telefonoan eta www.pamplonaescultura.es/eu webgunean.