Sanduzelaiko auzo-eztabaidagunerako, 2024ko lehenengo bilerarako, galderak eta iradokizunak egiteko epea ostegunera arte zabalik dago

Sanduzelaiko auzo-eztabaidagunerako, 2024ko lehenengo bilerarako, galderak eta iradokizunak egiteko epea ostegunera arte zabalik dago
Bilera urtarrilaren 30ean, asteartearekin, eginen da eta ludoteka-zerbitzua izanen du aldez aurretik erreserba eginda, baita entzumen-irisgarritasuneko hainbat baliabide ere
Fitxategi

 

foto

Herritarrek urtarrilaren 25era arte, osteguna, egiten ahalko dituzte kontsultak, ekarpenak eta iradokizunak Sanduzelaiko Auzo-eztabaidagunerako. 2024ko urtarrilaren 30ean eginen da, Sanduzelaiko Civivoxean (Gortari Doktorearen k. z.g.), 18:30etik 20:00etara.

Saioan bertan ekarpenak aurrez aurre egiteaz gain, nahi dutenek aldez aurretik ere online egiten ahalko dituzte Erabaki Iruña plataformaren eta foros@pamplona.es posta elektronikoaren bidez. Eztabaidagunea Participa Pamplona Youtubeko kanalaren bidez jarraitzen ahalko da, bai eta partaidetzako sare sozialen eta Iruñeko Udalaren sare orokorren bidez ere. Saioak entzumen irisgarritasuneko zerbitzua izanen du: zeinu-hizkuntzako interpreteak, azpitituluak eta begizta magnetikoa aparatuak edo inplanteak dituztenendako.

Auzo-eztabaidagune guztietan auzoko zinegotzia egotea aurreikusten da, kasu honetan, Borja Izagirre. Herritarren parte-hartzeko gune hori interesa duten pertsona, kolektibo eta entitate guztiei zabalik dagoen eztabaidagune gisa eratuta dago. Parte-hartzea errazteko, eztabaidaguneek kontziliazio zerbitzua / haurrendako ludoteka dute, eta topaketa egin bitartean haurrak hezkidetza irizpideetan zaintzeaz arduratzen dira. Informazio osagarria lortzeko, Herritarren Partaidetzako Zentroarekin harremanetan jartzeko aukera dago, 948420266 telefonoaren bidez edo foros@pamplona.es helbide elektronikoan.

Galderei erantzuteko eta proiektuak eta hobekuntzak aurkezteko, auzoan erantzukizunak dituzten teknikariak egonen dira, Udalekoak zein Udalez gaindikoak. Kasu honetan, hainbat gai jorratuko dira, hala nola biribilgunea, Komunitate-polizia, Pamplonistas boluntarioendako plataforma, gizarte zerbitzuetako auzo-unitatea eta abar. Saioaren egitura honako hau izanen da: auzoko zinegotziak eta auzoan lan egiten duten teknikariek informazioa helaraziko dute, eta ondoren, herritarek galderak eta proposamenak egiteko tarte bat egonen da. Programatutako hurrengo Auzo-eztabaidagunea otsailaren 6an eginen da, Donibanen.

 

AUZO-EZTABAIDAGUNEEN EGUTEGIA. ASTEARTEETAN, 18:30 – 20:00
Urtarrilak 30. Sanduzelai

  •  Auzoko zinegotzia: Borja Izagirre Larrañaga
  • Sanduzelaiko Civivoxa (Gortari doktorearen plaza, z.g.)

Otsailak 6. Donibane

  • Auzoko zinegotzia: Garbiñe Bueno Zabalza
  • San Juan de la Cadena IP (Antso Azkarraren etorb. 75)
     
¿Te ha sido útil esta página?