Sanduzelaik 10.000 m2 baino gehiagoko parke berri bat estreinatuko du berdegune handi bat eta haurrentzako eta kirolerako guneak dituen azalera zolatu bat ditu

Sanduzelaik 10.000 m2 baino gehiagoko parke berri bat estreinatuko du berdegune handi bat eta haurrentzako eta kirolerako guneak dituen azalera zolatu bat ditu
Sanduzelaik 10.000 m2 baino gehiagoko parke berri bat estreinatuko du berdegune handi bat eta haurrentzako eta kirolerako guneak dituen azalera zolatu bat ditu

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak aste honetan irekiko du 10.000 m2 baino gehiago dituen Sanduzelaiko parke berria, patinodromo ohiaren gainean sortua Hirigintza Batzordeko eta Gerentziako kideek, Enrique Maya Iruñeko Alkatea buru zutela, gaur goizean bisitatu dituzte jada amaitutako lanak.

Parkeak bi espazio nagusi ditu: 5.600 m2 inguruko eremu zolatua –bertan haurrendako parkea eta egonlekuak daude– eta 4.700 m2-ko berdegunea. Udalak 1,7 euro inbertituko ditu lanetan.

Urbanizazioak zuzenago lotzen ditu Salva Doktorearen kalea eta Arga ibaiaren pasealekua trantsizio leun eta integrala sortuz. Diseinuak sarbidea errazten du etxebizitza-eremutik, lehenik plazara eta gero pasealekura iristeko, izan ere, aurreko patinaje pistak hainbat desnibel zituen eta espazioa hein batean hiri-bilbetik isolatuta gelditzen zen. Bulebar baten bidez Gridillas udal-etxeak eraistearen ondorioz sortu den gune ireki batekin ere lotzen da. Etxe horien eraispen-lanak aste honetan ere amaitzea aurreikusita dago, mehelinen fatxadetan egiten ari diren azken ukituak egin ostean.

Plazak parkour gunea, haurrendako jolasak, kirol anitzeko gunea eta atari zabaleko gimnasioa edukiko ditu

Plaza handi irekian parkour gunee bat, haurrendako bi jolasgune, kirol anitzeko gunee bat eta atari zabaleko gimnasio bat ezarriko dira. Diseinuak luzetarako-zerrenden sistema bat hartu du oinarri, aldizkako bilbeekin eta kolore zein zoladurako eta berdeguneko tamaina ezberdinekin, erabilera ezberdinak funtzionalki, ezen ez bisualki, bereizteko moduan.

Txikiendako jolasgunerik handiena aurrekoa zegoen ia toki berean geratu da, eta 300 m2 ditu. Salva Doktorearen kalean mugakidea den eremu horren ondoan, kirol anitzetako gune bat jarri da, erabilera askotarikoa, besteak beste saskibaloian, areto-futbolean eta boleibolean aritzeko osagaiez. Haurrendako bigarren eremua, azalera txikiagokoa (100 m2 inguru), Sanduzelai eta Santa Bizenta Maria kaleetako elkargunetik hurbilago dagoen eremuan kokatu da. Haurrendako bi eremuek jostailu dinamikoak eta igotzeko, kulunkatzeko edo biratzeko soka-osagaiak dituzte.

Plazako gune bakoitzak zoladura ezberdina du erabileraren arabera, eta material malguez egindako zoruak sortu dira gerta daitezkeen erorikoak arintzeko, eta haurrendako jolasguneetako, parkour guneko eta kirol anitzeko guneko erabiltzaileei segurtasun handiagoa emateko. Elementu horiei guztiei hiri-altzariak gehitu zaizkie, hau da, bankuak eta jardinerak, eta farola berriez hornitutako argi-sistema berria.

Berdegunean harlauzazko pasabideak sortu dira eta ibai gaineko oinezko-pasabideekiko lotura guneak zabaldu dira. Gauzatzen ari den proiektu berriaren erredakzioa eta zuzendaritza CIMA Ingenieros eta Sergio Murillo Saldíasen esku egon dira.

Auzoa biziberritzea eta belaunaldien arteko espazio bat sortzea

Berrurbanizazio-lanek modernitatea ekarri diote joan den mendeko 70eko hamarkadan diseinatutako eremu bati (dena dela, bertako elementu batzuk, Gridilla etxeak kasu, 1955ekoak dira). Esku-hartzea egin baino lehen eremua narriaturik zegoen eta inguruko aldeekin deskonektaturik, non aurreko hamarkadetan egokitzapen-lanak egin diren.

Berroneratze honek eremua biziberritu du, itxura estetiko erakargarriagoa eta erabilera gehiago emanez, horrela auzotarren arteko harremanak erraztuz, belaunaldien arteko bizikidetza-eremua sortuta, haur, gazte eta adinekoendako elementuak egonen baitira.

2 milioi baino gehiagoko udal-inbertsioa Sanduzelaiko eremu horretan

Parke berria sortzeaz gain, Iruñeko Udalak aldi berean Gridillas etxeen inguruko eremuan esku-hartze bat egiten ari da 2 milioitik gorako inbertsioarekin. Lan hauek guztiak bi espedientetan antolatuta daude.

Bata gaur goizean bisitatu duten aldeari dagokio eta Proiektu Estrategiko, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorrak abiatu du. Sanduzelaiko patinodromoaren ingurua berrurbanizatzeko lanak barne hartzen ditu. Bestea Hirigintza Gerentziak kudeatzen du eta Gridillas Etxeen ingurua dauka jomuga. Hori horrela, Udala VI. Unitate Integratuaren (Sanduzelai) ZNO-1 aldean ari da lanean, hau da, honako hauek hartzen dituen eremuan: patinodromoa, aldagelak barne; Gridilla Etxeak eta haien ingurua; Sanduzelai kaleko aldea Arga ibairaino; Labaien doktorearen kaleko luzapena, aparkalekua eta espaloiak barne, eta parke-eremu bat, Salva doktorearen kalearen hegoaldean.

Modu koordinatuan egin denez, diseinua, materialak, zoladurak, hiri-altzariak eta argi-sistema antzekoak izanen dira bi espazioetan. Gridillas Etxeko orubean egonlekuak parterre handi bat edukiko du, zuhaitzez eta zuhaixkez hornitua, eta txikiendako jolasgune bat. Esparrua urbanizatzeko lanek berekin ekarriko dute inguruko kaleetan ere jardutea, kanalizazioak eraiki behar baitira elektrizitatea eta argia Landa doktorearen kaletik bideratzeko; izan ere, bertan daude kokaturik transformazio-zentroa eta argiteriako aginte-gune bat.

 

¿Te ha sido útil esta página?