San José udal-hilerriak 2.016 hileta-zerbitzu egin ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan, horietatik %77 errausketak

San José udal-hilerriak 2.016 hileta-zerbitzu egin ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan, horietatik %77 errausketak
Urtarriletik irailera bitarte Udalak 1.552 errausketa erregistratu ditu, 289 nitxo-ehorzketa, 152 panteoi-ehorzketa eta 23 lur-ehorzketa
foto


San José udal hilerriak 2016 hileta-zerbitzu egin ditu aurten urtarriletik irailera bitartean. Udalak bildu dituen estatistika-datuen arabera, zerbitzu horietatik % 76,98 errausketak izan dira (1.552), eta gainerako % 23,02 mota ezberdinetako ehorzketak: 289 (% 14,33), nitxoetan egin ziren, 152 (% 7,54), panteoietan eta 23 (% 1,14) lurreko hobietan.

Datuek erakusten dute errausketen indizea egonkor mantentzen dela, 2007tik aurrera etengabe igo ondoren; izan ere, urte horretan hilerrian eginiko hileta-zerbitzuen erdia baino gehiago errausketak izan ziren. Panteoietan eta lurreko hobietan eginiko ehorzketen portzentajea oso antzekoa da; nitxo-ehorzketen kopurua, berriz, zertxobait igo da azken hiru hilabetetako epean, errausketa labe bakarrak funtzionatu duen aldian, hain zuzen ere. Hilerriari buruzko datuek, halaber, heriotza-tasaren igoera islatzen dute 2020an, COVID-19ak eragindako pandemiaren eraginez.

Udal hilerriak bi errausketa-labe ditu egun, 1997an instalatutako labea martxoan aldatu ondoren. Labe horrek zazpi errausketa egin ditzake 12 orduko lanaldian, beraz, errausteko gaitasuna bikoizteko aukera ematen du; izan ere, aurreko bi labeen artean egunean guztira 8 errausketa egiten ahal zituzten. Hilerriak labe berri bat izanen du datorren urteko lehen hiruhilekoan; horrela, eskariari erantzun eta zerbitzuaren efizientzia hobetuko da, orain ordeztuko den labeak ia 20 urte baititu. Labea aldatzearekin batera teknologia ere hobetuko da, eta airera isurtzen diren gasen kopurua murriztu eginen da. Kalkulatzen da 297.600,13 euroko kostua izanen duen labe berriaren erabilgarritasuna 20 bat urtekoa izanen dela.

Hilerriko ordutegia

Egun hauetarako ordutegiari dagokionez, azaroaren 2ra bitarte, apirilaren 1ean abian jarritako ordutegiari eutsiko zaio: goizeko 08:00etan zabalduko da hilerria, eta ate nagusia 19:00etan itxiko da; gainerako ateak 18:30ean itxiko dira. Azaroaren 3tik aurrera, eta martxoaren 31ra bitarte, neguko ordutegia sartuko da indarrean, eta hartara, ate nagusia 18:00etan itxiko da, eta gainerako ateak 17:30ean.

 

Histórico del Cementerio

 

 

Errausketak

Nitxoak

Panteoiak

Lurreko hobiak

Guztira

2006

969

739

229

38

1.975

2007

1.181

695

244

35

2.155

2008

1.263

632

221

37

2.153

2009

1.346

622

245

30

2.244

2010

1.336

534

218

29

2.117

2011

1.440

560

220

17

2.237

2012

1.500

510

197

20

2.227

2013

1.568

481

189

19

2.257

2014

1.786

500

234

20

2.540

2015

1.888

457

214

15

2.573

2016

2.078

427

184

8

2.697

2017

2.033

435

183

24

2.675

2018

2.171

420

180

32

2.803

2019

2.162

363

191

37

2.753

2020

2.402

466

218

46

3.132

2021

2.072

364

198

33

2.667

2022 (09/30era arte)

1.552

289

152

23

2016

 

Hilerriko ordutegia

  •  Apirilaren 1etik azaroaren 2ra:
    • Udako ordutegia: 08:00etan irekiko da. Ate nagusia 19:00etan itxiko da, eta gainerako ateak 18:30ean.
  • Azaroaren 3tik martxoaren 31ra:
    • Neguko ordutegia: 08:00etan irekiko da. Ate nagusia 18:00etan itxiko da, eta gainerako ateak 17:30ean.

 

¿Te ha sido útil esta página?