San Jose plazako agertokiak –aurrez Sarasate pasealekuan– bertso-saio batekin estreinatuko du programazio folklorikoa astearte arratsaldean

San Jose plazako agertokiak –aurrez Sarasate pasealekuan– bertso-saio batekin estreinatuko du programazio folklorikoa astearte arratsaldean
Alde Zaharreko erdialdeko gunean bertsoak eta dantzak arratsaldez dira protagonistak, 19:00etan; jotak, berriz, goizez entzuten dira, eguerdi aldera
escenario de la plaza de San José

 

San Jose plazako agertokiari asteartean, 19:00etan, emanen zaio hasiera 2026ko sanferminen barruan: bertso-saio bat eginen dute Bittori Elizalde, Saioa Alkaiza, Sarai Robles eta Sustrai Colina bertsolariek, eta Ainhoa Larretxea arituko da aurkezle-lanetan. Asteartetik igandera, bertsolariak eta dantza-taldeak arratsaldez arituko dira, eta Jota-soinuak zikloa, berriz, goizez antolatuko da; beraz, plazan txandaka arituko dira, ordubete inguruz, baina aurten ez da Sarasate pasealekuan antolatuko, berrurbanizazio-lanak direla eta kokaleku hori ez baitago erabilgarri.

Kokaleku desberdinen balorazioa egin eta gero, San Jose plaza hautatu zen ekitaldiak antolatzeko gune gisa, Herritarren Segurtasuneko eta Hiri Kontserbazioko Alorrekin lankidetzan. Alderdi hauek hartu dira aintzat San Jose plaza hautatzeko: gunea itzalpean egotea, gorabeheren aurrean ebakuazio-bideak izatea eta erdialdean kokatuta egotea. Horiek horrela, uztailaren 8an (asteazkena), 10ean (ostirala) eta 12an (igandea) dantza-talde hauek arituko dira bertan: Orritz Dantza Taldea, Ardantzeta Dantza Taldea eta Agoitz Dantzari Taldea.

Uztailaren 9an (osteguna) bueltan dira bertsolariak: Andoni Rekondo, Mikel Lasarte, Miren Artetxe eta Xabat Illarregi arituko dira bertsotan, eta Iratxe Legarrak aurkeztuko du saioa. Eta 11n, larunbatarekin, bertso musikalizatuen gune berezia, Ez da kasualitatea bertso saio musikatua izenpean. Bertan, Irantzu Idoatek, Kattin Madariagak eta Maddi Ane Txoperenak parte hartuko dute, eta Maialen Belarrak eginen ditu aurkezle-lanak.

Jotek plaza alaituko dute goizez, eguerdi aldera, egun hauetan: uztailaren 8an (asteazkena, programa ofizialak jotei eskaintzen dien egunean), uztailaren 10ean (ostirala) eta uztailaren 11n (larunbata). Jarraian adierazitako hurrenkeran arituko dira: Valtierrako jota-eskola, Orgullo Navarro eta Estampa Navarra. Hala usadiozko jotak nola sorkuntza propioak entzunen dira.

Plazaren arratsaldeko kultur eskaintza osatze aldera, Abestu gure Queen tributu-kontzertua emanen dute Paz de Ziganda Helduen Abesbatzak eta Javier Erro bakarlariak: 20:00etatik aurrera, Queen taldearen abestirik arrakastatsuenen bertsioak abestuko dituzte. 


2026KO SANFERMINAK. SAN JOSE PLAZA

  • Uztailak 7, asteartea. 19:00: Bertso-saioa. Bertsolariak: Bittori Elizalde, Saioa Alkaiza, Sarai Robles eta Sustrai Colina. Aurkezlea: Ainhoa Larretxea

  • Uztailak 8, asteazkena. 12:00: Jota-soinuak. Valtierrako jota-eskola.

  • Uztailak 8, asteazkena. 19:00: Dantzak. Orritz Dantza Taldea.

  • Uztailak 9, osteguna. 19:00: Bertso-saioa. Bertsolariak: Andoni Rekondo, Mikel Lasarte, Miren Artetxe eta Xabat Illarregi. Aurkezlea: Iratxe Legarra

  • Uztailak 10, ostirala. 12:00: Jota-soinuak. Orgullo Navarro

  • Uztailak 10, ostirala. 19:00: Dantzak. Ardantzeta Dantza Taldea

  • Uztailak 11, larunbata. 12:00: Jota-soinuak. Estampa Navarra

  • Uztailak 11, larunbata: Bertso-saioa. Ez da kasualitatea bertso-saio musikatua. Bertsolariak: Irantzu Idoate, Kattin Madariaga eta Maddi Ane Txoperena. Aurkezlea: Maialen Belarra

  • Uztailak 12, igandea: Dantzak. Agoitz Dantzari Taldea.

  • Uztailak 14, asteartea. 20:00: Abestu gure Queen agur esateko kontzertua, Paz de Ziganda Helduen Abesbatzaren eta Javier Erro bakarlariaren eskutik.

¿Te ha sido útil esta página?