San Joan Bosco Zentroa birmoldatu egin dute, irisgarriagoa izan dadin, eta Iturramako kolektibo eta elkarteen beharrei arreta emateko

San Joan Bosco Zentroa birmoldatu egin dute, irisgarriagoa izan dadin, eta Iturramako kolektibo eta elkarteen beharrei arreta emateko
Udalak 26.700 euro inbertitu ditu ekainaz geroztik, eta gaur Lehendakaritza Batzordeak bisitatu ditu obrak
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

San Joan Bosco Zentroa birmoldatu egin dute, irisgarriagoa izan dadin, eta Iturramako kolektiboetako beharrei arreta emateko. 2024ko ekainean Iturramako Zentro Komunitarioa izaten hasi zenetik, Iruñeko Udalak 26.700 euro inbertitu ditu instalazioak egokitzeko obretan. Zentrora sartzeko atea aldatu eta automatizatu dute, irisgarriagoa izateko; gizarte-aretoa eta gainerako eraikinaren artean trenkada bereizle bat eraiki dute; eta, gainera, azaleztatze lantaldearen ondoan, zentroa identifikatzeko biniloak jarri dituzte.

Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Batzordeak gaur goizean bisitatu du zentroa, egindako berrikuntzak bertatik bertara ikusteko. Berrikuntzak egin aurretik, zentroa erabiltzen zuten kolektibo eta elkarteek hausnarketa-prozesu bat mamitu zuten, eta zentroak zituen beharrak jaso zituzten. 

Zentroa Erretiratuen klub zaharraren egoitza izan zen, eta kluba desegin ondoren, adinekoek ez zuten topagune alternatiborik.  Hori dela eta, Iturramako Adinekoen Sarea topagune hori sortzeko egiten ari den lanari esker, gizarte-aretoa sarearen jarduerak egiteko eta adinekoen topagune izateko erabiltzen da. Besteak beste, astearteetan topaketa ludikoak eginen dira, ostegunetan hitzaldi-solasaldiak, baita mahai-jolasak, irakurketa klubak, irakurketa errazeko klubak eta xake-lantegiak ere. 

Guztira,11 elkartek eta kolektibok modu iraunkorrean erabiltzen dute zentroa, eta unean uneko jarduerak ere egiten dituzte.  

Zentro komunitarioen sarea
Iruñeko Udalak 24 zentro komunitario ditu hiriko 11 auzotan. Iruñeko zentro komunitarioak Udalaren lokalak dira, auzotarrek erabiltzekoak, irekiak, erabilera anitzekoak eta integratzaileak, eta elkarte-bizitza eta herritarren parte-hartze aktiboa sustatzea dute xede.

Iturrama Iruñeko auzorik zahartuenetako bat da, eta adinekoendako lokal bat falta zenez, gaur egun desagertuta dagoen Iturramako Erretiratuen elkarteak San Joan Bosco erabili zuen lokal gisa. Gune horretako beheko solairua auzoko Adinekoen Sarearen topagunea da, baina zentroko gainerako guneak auzoko beste edozein elkarte edo kolektibori daude irekita.

¿Te ha sido útil esta página?