
Ostiralean itzuliko dira San Nikolas plazara eta San Migel kalera opilen eta gozoen saltokiak, San Blasen ospakizunaren karietara. Azoka tradizionalaren 21 saltokiek 09:00etatik 20:30era arte eskainiko dituzte beren produktuak besteak beste, erroskak, opilak, gozoak, pastak eta gozokiak. Prozesioak jatorrizko ibilbidea berreskuratuko du, 09:45etik aurrera, eta ondoren meza eta elikagaien bedeinkapena eginen dira, Udalbatzako hainbat kideren parte-hartzearekin. Arratsaldean, Duguna taldeko dantzariek soka-dantza dantzatuko dute San Nikolas eliza inguruan.
Gozoen saltokiak San Nikolas plazan eta tenplua inguratzen duten aterpeetan jarriko dira, Sarasate pasealekutik San Migel kalerantz, pandemia aurreko urteetan bezala. Produktuek babestuta eta behar bezala bilduta edo ontziratuta egon beharko dute. Ezin da ogirik saldu, ez eta esnegaina edo pastel krema duen produkturik ere.
Beste tradizio batzuei dagokienez, 19:30ean Duguna-Iruñeko Dantzariak Udalaren dantza taldeko kideek soka-dantza interpretatuko dute San Nikolas plazan. Dantzariek Europako hego-ekialdean, gutxienez Erdi Aroaren amaieratik dantzatzen ziren soka-dantza, branle eta farandolekin lotura duen eta eskualdeko bilakaeraren ondorioz tokiko tradizio koreografikoak sortu dituen koreografia tradizional hori dantzatuko dute.
Soka-dantza XVI. mende erdialdetik dantzatu da Nafarroan. San Blas eguna da herritarrek dantza hori ikusteko urtean dituzten bi aukeretako bat, izan ere, San Blas egunaz gain, San Joan egunean bakarrik interpretatzen baita.
ORDUTEGIAK
- 09:00 – 20:30. Gozoak saltzeko azoka tradizionala
- Errosken, opilen, gozoen, pasten eta gozokien 21 saltoki
- 09:45. Prozesioa eta ondoren, meza, Udalbatza bertan dela
- 19:30. Soka-dantza (San Nikolas plaza)
- Duguna-Iruñeko Dantzariak Udalaren dantza taldea