San Bartolome gotorlekuak ateak irekiko ditu apirilaren 9an Aste Santuko oporraldia dela eta

San Bartolome gotorlekuak ateak irekiko ditu apirilaren 9an Aste Santuko oporraldia dela eta
Gotorlekuetako turismo-jarduerek bat eginen dutehiriko eskaintzarekin jaiegunetan
fortin

 

San Bartolome gotorlekuak datorren larunbatean, apirilaren 9an, irekiko ditu ateak, Aste Santuko oporraldiak ematen duen denboraz baliatuta. Hiriko Gotorlekuen Interpretazio Zentroak, behar den informazio guztia eskaintzen du harresiak eta horiek osatzen dituzten elementuak ezagutzeko, eta mendeetan zehar Iruñearen garapenean eta estatusean eragin nabarmena izan duen haren ‘gotor-hiri' izaera’ azaltzen du.

Edukiak gotorleku aurreratu horren bost kaserna edo bonben aurkako gangetatik lautan banatzen dira, eta, gainera, bere konfigurazioak duen interesagatik ere bisitatu baitaiteke: ferra-itxurako patiotik ibaiaren beste aldean, Magdalenan, nagusitzen den goiko belardira arte. Bisita tematikoa 10 minutuko birsorkuntza historikoko bideo baten proiekzioarekin abiatzen da, zeinean harresiek Erdi Arotik gaur egunera arte izan duten bilakaera ikus baitaiteke. Hortik aurrera, beste hiru erakusketa-guneetan aztertu egiten dira ziudadela modernoetako defentsa-estrategiak eta armamentuaren bilakaera, Iruñearen “gotor-hiri” izaerak bertako bizilagunen egunerokotasunean izan zuen eragina, eta nola Europako hainbat gotorleku-eskolek Iruñean egin zituzten aurrerapenak itsasoaz bestaldera heldu ziren, Hego Konora eta Filipinetara, besteak beste.

Zentroa apirilaren 9tik 24ra bitarte egonen da zabalik, astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta igandeetan, goizez, 11:00etatik 14:00etara.

Setiatutako gotor-hiri batetik ihes egitea mugikorrari esker

Halaber, San Bartolome gotorlekua, zehazki, sarrerako kanpoaldean dagoen jarraibide-totemean dagoen QR kodea, “Iruñearen blokeoa” street escape jokoaren abiapuntua da, Interneterako konexioa duen telefono mugikor baten bidez jokatzen den zantzu eta asmakizunen asmamen-jolas interaktiboa. Jokatzeko baldintza bakarrak dira posta elektronikoa edukitzea eta gailuaren lokalizazioa aktibaturik izatea.

Jokoa 1874 eta 1875 bitartean karlisten eta liberalen artean eman zen gertakari historiko batean oinarrituta dago, eta jokalarien helburua gotor-hiriak jasaten duen setioa burlatzea da. Escape jokoa garapen digitaletan oinarrituta dagoen erronka da, hala nola, errealitate areagotuan, 3D bisita birtualean, 360º argazki eta bideoetan eta geolokalizazioan. Droneen irudiak, antzinako argazkiak eta ilustrazioak ere txertatzen ditu. Audioek, bideoek, argazkiek eta pertsonaiek osagai ludiko garrantzitsua duen Iruñean barnako ibilbide turistiko-kultural batez gozatzea ahalbidetuko dute. Ibilbideak ‘Iruña harresiak dira’ ibilbide turistikoa irudikatzen du, hiriko produktu turistiko errotua.

Erronka doakoa da eta urteko egun guztietan eskuragarri dago. Proposamena taldeka joka daiteke eta egokia da 7 urtetik gorakoentzat (heldu batek lagunduta), 90 minutuko iraupena du eta gaztelaniaz zein euskaraz dago eskuragarri.

Beste proposamen batzuk Aste Santurako

Aste Santuan Iruñeko harrera-enpresek askotariko bisita gidatuak eta jarduerak prestatu dituzte. Besteak beste, Iruñean barnako bisita gidatu orokorrak zein tematikoak, txangoak Iruñetik Nafarroako beste toki turistikoetara, hala nola, Olitera, Urederra ibaiaren iturburura, Errege Bardeara eta Iratiko oihanera, baita beste erkidego mugakideetara ere. Gastronomiak ere badu tokia eskaintza horretan, ardo-dastatzeekin eta pintxoekin.

Udaletxeak, halaber, Donejakue bideari buruzko doako ginkana bat prestatu du txikienendako, familian egiteko eta erromesaldiak Iruñean barna dituen sektoreak ezagutzeko jarduera Jarduera horiek guztiek deskontuak izanen dituztePamplona Iruña Card hirian deskontuak eskaintzen dituen txartelarekin. Eskaintza osoa https://www.pamplona.es/promocionesturismo webgunean dago. Jardueretarako sarrerak eskuragarri egonen dira online https://ayuntamientopamplona.sacatuentrada.es/ webgunean eta aurrez aurre Iruñeko Turismo Bulegoan.

Eskaintza hori “Esan Iruña eta irribarre egin” kanpainaren parte da. Beste hainbat garapen-jardueren artean, photocall bat instalatu da Udaletxe plazan, turistek eta bizilagunek argazkiak ateratzeko aukera izan eta, hala nahi izanez gero, Turismoko sare sozialetan partekatu ditzaten, Twitterren eta Facebooken: @VisitPamplona eta Instagram @visit_pamplona.

¿Te ha sido útil esta página?