
Salgai daude dagoeneko Olatz Salvadorren kontzerturako sarrerak: abenduaren 2an izanen da, Pompelo Civivoxean. Artista donostiarraren emanaldia Pompelo Civivoxeko Kutxa eszenan egitasmoaren programazioaren parte da, eta sarrerak 10 euroan eskuratzen ahal dira ostegunetik aurrera, Iruña Kultura da webgunean. Olatz Salvadorrek Zainak eman (Balaunka, 2024) aurkeztuko du Iruñean, estudioko azken lana eta bere ibilbideko elektronikoena eta basatiena: artistak lurralde berriak arakatu eta bere mugak haztatzen ditu lan honetan.
Olatz Salvador (Donostia, 1990) euskal artistak hamar urte baino gehiagoko ibilbidea du musika-eszenan, eta hainbat proiektutan parte hartu du haren ibilbidea bakarkako lanera bideratu aurretik. 2018an argitaratu zuen bere lehen bilduma, Zintzilik (Airaka). Diskoak harrera bikaina izan zuen eta bere proiektu pertsonala sendotu zuen. Harrezkeroztik, ospe handiko artistekin partekatu du kartela, hala nola Rosalía eta Weezer-ekin, eta Christina Rosenvinge, Xoel López eta beste artista batzuekin batera aritu da taula gainean.
Aho uhal (Airaka, 2021) bigarren lanarekin egin zuen biran, ehun kontzertu inguru eman zituen 5 herrialdetan barrena. Olatzen ibilbidean zehar, zenbait artistak parte hartu dute bere lanetan, besteak beste, Rozalének, Alaia Martinek, Kiko Venenok, Ariel Rot-ek, Iván Ferreirok eta Judit Neddermann-ek. 2022an Musika Bulegoa saria jaso zuen eta, musika-ibilbidearekin batera, soinu-bandak konposatzen eta ekoizten lan egin du. Zainak eman, bere bakarkako hirugarren albuma, Kataluniako Olivera estudioan ekoitzi zuen, eta aurrerapauso bat da bere ibilbidean, baita orain arteko lanen artean arriskurik handienak hartuz egin duena ere.
OLATZ SALVADORREN KONTZERTUA
Pompelo Civivoxean, Kutxa eszenan programaren barruan
Data: abenduak 2, asteazkena. 20:00
Sarrerak 10 euroan daude salgai Iruña Kultura da webgunean
Artistak: Olatz Salvador (ahotsa eta gitarra), Mattin Saldias (gitarra), Ander Zulaika (bateria eta koruak), Eneritz Dueso (teklatua eta koruak) eta Jagoba Salvador (baxua eta sintetizadoreak)