Salgai daude Jazzy Leap Pops & Rocks taldeak Ziudadelan emanen duen kontzerturako sarrerak, non musika modernoko kanten bilduma eskainiko baitu, nagusiki Queen eta The Beatles taldeenak

Salgai daude Jazzy Leap Pops & Rocks taldeak Ziudadelan emanen duen kontzerturako sarrerak, non musika modernoko kanten bilduma eskainiko baitu, nagusiki Queen eta The Beatles taldeenak
Kontzertua abuztuaren 23an izanen da, sarrerek 5 euro balio dute (gehi kudeaketa-gastuak) eta www.pamplonaescultura.es-en eros daitezke
Jazzy


Jazzy Leap-ek kontzertua emanen du abuztuaren 23an, igandearekin, Ziudadelako udako programazioaren barruan. Bertan musika modernoko kanten bilduma eskainiko du, nagusiki Queen eta The Beatles taldeen kantekin eta Estatu Batuetako antzerki musikaletakoekin. Andoni Arcillak zuzenduko du emanaldia eta 20:00etan hasiko da. Sarrerak jada salgai daude www.pamplonaescultura.es-en. 5 euro balio dute (gehi kudeaketa-gastuak).
 

‘Poops & Rocks’ kontzertuak publikoarendako oso ezagunak diren abestiak ekarriko ditu Ziudadelako agertokira, esate baterako The Beatlese-en ‘All you need is love’, ‘Help!’ eta ‘Let it be’ de, Queen-en ‘Somebody to love’ eta Broadwayko ‘Sondheim’, ‘The lion king’ eta ‘Rent’. Kasu batzuetan taldeak jatorrizko soinuarekiko fidelak diren bertsioak egin ditu, baina beste batzuetan moldaketa orijinalagoen aldeko apustua egin du, jazzari keinu txikiak eginez. Jazzy Leapen kontzertuetan ohikoa den bezala, errepertorioan a capella abestutako zenbait kanta ere badaude.
 

Jazzy Leap Nafarroako Ganbera Abesbatzako jazz sekzioko atalari Jazzy Leap Band gehituko zaio kontzertuan. Banda honako hauek osatzen dute: Andoni Arcilla, ahotsa, moldaketak, teklatua eta zuzendaritza; Alberto Arteta, saxofoiak; Rubén Sánchez, bateria; Luis Giménez, gitarra eta Oscar Muñoz, baxua.
 

Estatuko ahoz-jazz talde bakarrenetako bat
 

Jazzy Leap Andoni Arcillak sortu zuen Nafarroako Ganbera Abesbatzaren barruan, eta Estatuko ahoz-jazz talde bakarrenetako bat bihurtu da. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ensemble Moderno taldea bost urtez zuzendu zuen, hainbat ikastaro eman zituen inprobisazioari eta kantu modernoari buruz, eta hainbat ahozko jazz taldetan parte hartu zuen (sarritan zuzendari gisa), eta horren ondoren Arcillak era honetako talde egonkor bat sortzeko aukera ikusi zuen. Orduz geroztik taldekide kopurua haziz joan da, gaur egungo 30etara heldu arte (horietako batzuk programen arabera txandakatzen dira).
 

Sortu zenetik Jazzy Leap taldeak Baluartearen, Gaztambide antzokiaren eta Iruñeko Eliz Musikako Jaialdiaren programazioen barruan kontzertuak eman ditu. Taldearen proiektuen artean daude ‘First Leap’, lehen diskoa, 2017koa, hurrengo urtean egindako bira txikia, INAEMen babesarekin, eta 2019an Kalakan hirukotearekin batera egindako emanaldia, euskal folklorerik tradizionalena jazzaren hizkuntzara eramaten zuen ikuskizunean.
 

Andoni Arcilla Ballabriga (1983) zuzendaria, abeslaria, piano-jotzailea, konpositore/moldatzailea eta abesbatzako zuzendaria da, eta prestakuntza du jazz eta klasikoan. Pablo Sarasate Kontserbatorioko Piano Titulu Profesionala du eta Musikeneko Goi Mailako Jazz titulua, Kantu espezialitatean. Besteak beste, ‘Trouble in Tahiti’ opera musikalean baritono aritu zen, zeina Iruña, Cádiz, Asturias eta Leónen eszenaratu baitzen. Jazzy Leap eta Jazzy Leap Band taldeekin musika estilo horri eskainitako 15 monografiko aurkeztu ditu, eta beste talde batzuekin ehunka kontzertu eman ditu. Esparru profesionala eta irakaskuntza uztartzen ditu, ingeles eta kantu irakaslea baita Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan.