Rap gaua Foyone eta Las Ninyas del Corro taldeen eskutik, larunbatean 2024ko sanferminetako Gazteluko plazako gaueko kontzertuei amaiera emateko

Rap gaua Foyone eta Las Ninyas del Corro taldeen eskutik, larunbatean 2024ko sanferminetako Gazteluko plazako gaueko kontzertuei amaiera emateko
Beti bezala, kontzertua 23:45ean abiatuko da eta saio bikoitza eginen da larunbatean
Irudia
Irudia

Sanferminetako azken egunak dira, baina oraindik musika dago entzuteko Gazteluko plazako agertokian. Kontzertuen azken-aurreko gauean, uztailaren 13koan (larunbata), rapa eta hiri-musika izanen dira protagonista. 25:45ean, Las Ninyas del Corro taldea igoko da taulagainera, eta jarraian, goizeko 01:00ak aldera, Foyone Malagako raperoa. 

Bi metro neurtzen ditu eta hori da bere aurkezpen-gutuna. Pedro Armando Navarro, Foyone izenaz ezaguna, musika gordina, zuzena eta erraietakoa proposatzen du, baina baita onirikoa, surrealista eta ia eroa ere. 2013 aldera igo zituen, doan deskargatzeko, bere lehen abestiak ‘Dólares Mentales’ izenarekin. Hurrengo urtean ‘El Patio’ kaleratu zuen, eta 2014 bertan, bere lehen lan seriotzat hartzen duen ‘El Mesías’ diskoa, inongo diskoetxeren laguntzarik gabe oraindik.

2015ean ‘La jaula de Oro’ lanarekin itzuli zen, denbora gutxian sortutako mitoa indartzen duen abesti-bilduma berriarekin. Bere bideo batzuek ematen duten itxurazko zentzugabekeriaren azpian, borroka, ahalegin, irmotasun, kemen, hobetzeko grina eta espiritualtasun handiko mezu sakon bat ezkutatzen da, baita hip hoparen munduan paregabe egiten duen aura mistiko bat ere. Soilik bi urtetan rap-artista ospetsuenetako bat bihurtu zen Espainian, bai eta Latinoamerikan ere, eta hara joanen da Mexiko, Peru, Txile, Kolonbia, Argentina eta Uruguaiko publikoa liluratzeko.

Hamar urte baino gehiagoko ibilbidearen eta hamabi disko baino gehiago argitaratu ondoren, Foyonek aurten kaleratutako ‘Demoni’ bere azken lanaren abestiak aurkeztuko ditu sanferminetan. Bi urtez Kase.O bezalako artisten singleetan puntualki kolaborazioak egiten aritu ondoren, Foyone musika esperimentazio prozesu sakon baten emaitza den soinu berritu batekin agertuko da berriz. Foyonek kapitulu berri bat ireki du  ‘Demoni’ lanarekin, orain arte egin duen diskorik garrantzitsuena izanen dena. Aberastasun materialaren bilaketaz haratago helburu bat bilatzearen beharraz hausnarketa egiten du, hau da, gizarte kontsumista eta indibidualistaren aurkako kritika bat da.


Rap ahaldundua Bartzelonatik
Las Ninyas del Corro Bartzelonako kanpoaldean sortutako eta Felinna Vallejok eta Laüra Bonsaik osatutako rap-taldea da. Bikotearen ezaugarri dira letra konprometituak, hausnarketarako gonbidapena egiten dutenak eta ahalduntzea, kritika eta, noski, beren bizipen pertsonalak jorratzen dituztenak. Soinu klasikoenari fidelak, Las Ninyas del Corro taldeak familia eta auzoa defendatzen dituzte, bai eta norberaren ideiei jarraituz nor bere helburuaren alde borroka egitea ere defendatzen dute. 

Finkatu zirenetik ez diote utzi musika kaleratzeari eta kontzertuak emateari, batez ere, penintsulako iparraldean. Izan ere, haien zenbait kantak,‘Salsa’ kasu, milioi bat erreprodukzio baino gehiago izan dituzte YouTuben. 2024an ‘Bitches in bussines’ izeneko bigarren diskoa argitaratu dute, zeina Espainian barnako bira batean aurkezten ari baitira eta hori dela eta etorri dira sanferminetara uztailaren 13an.
 

2024KO SANFERMINAK GAZTELUKO PLAZAKO KONTZERTUAK
•    Uztailak 13, larunbata. 23:45: FOYONE. LAS NINYAS DEL CORRO

¿Te ha sido útil esta página?