Pompelo Civivoxean, ostegunean, Hizkuntza-normalizaziorako I. Planari buruzko azken parte-hartzeko saioa eginen da

Pompelo Civivoxean, ostegunean, Hizkuntza-normalizaziorako I. Planari buruzko azken parte-hartzeko saioa eginen da
Jardunaldi horrek berariazko proposamenak aurkeztea izanen du ardatz, diagnostikoaren aldia amaituta eta amaierako ondorioak aurkeztu aurretik
Cartel hirieraz

 

Iruñean Euskara Sustatzeko Hizkuntza-normalizaziorako lehenbiziko Plana (2027-2031) egiteko parte hartzeko prozesuaren azken saioa eginen da bihar (osteguna): arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izanen da, Pompelo Civivoxean. Iruñean HIRIERAZ, mucho que hablar zikloaren laugarren topaketan Planari egindako proposamenak aurkeztuko dira. Saioan etorkizuneko ekintzak jasoko dira, berariazkoak eta tokikoak, eta ondorioak aurkezteko azken saioan txertatuko dira.

Aurreko saioa martxoaren 31n egin zen eta diagnostiko-faseari amaiera eman zion, Hirian Euskara Sustatzeko Hizkuntza-normalizaziorako Planaren xedea definitzeko aurrera pausoak emateko xedez. Bertaratu ziren gehienak erakundeen ordezkari gisa joan ziren, hala ere, batzuk norbere izenean ere joan ziren. Parte hartzaile bakoitzak bere ikuspegia emateko aukera izan zuen.

Decide Pamplona parte-hartzeko plataformak galdetegi bat gaitu du, nahi duenak prozesuan telematikoki parte hartzeko aukera izan dezan. Halaber, apirilaren 23ko (osteguna) saioaren ondoren herritarrek jarduera eta proiektu zehatzagoak proposatzen ahalko dituzten apartatu bat irekiko dute.

Iruñean Euskara Sustatzeko Hizkuntza-normalizaziorako planak xede du euskara zaindu eta babestea, baita haren erabilera eta ospe soziala sustatzea ere, eta euskara gehiago erabiltzea sustatuko du hirian orokorrean, udal-jardueretan eta Udalak herritarrekin dituen hartu-emanetan, hiria inklusiboagoa, kohesionatuagoa eta ondarearekiko begirune handiagokoa izan dadin.


PARTE HARTZEKO SAIOAK. POMPELO CIVIVOXA. 18:00 – 20:00
•    Apirilak 23, osteguna, Euskararen Hizkuntza-normalizaziorako Planerako proposamenak
•    Maiatzak 20, asteazkena, ondorioen aurkezpena
 

¿Te ha sido útil esta página?