
Civivox sarean maiatzaren 7tik 18ra ‘Piztuta! Euskal Kultur Begirada’ euskal kulturari eskainitako zikloa eginen da. Juslarocha eta Sanduzelaiko Civivoxetan, zikloaren beste edizio honetan, hiru lantegi, kontzertuak, musika- eta dantza-ikuskizunak eta haurrendako jarduerak –ipuin-kontalaria edo txotxongilo-antzerkia kasu– eginen dira. Jarduera gehienak doan izanen dira eta aurrez izena eman behar da.
Zikloa asteartean abiatuko da, txalaparta jotzen hasteko lau saioko lantegi batekin, maiatzaren 7tik 16ra bitartera, Hutsun txalaparta-taldearen eskutik. Lantegia 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta instrumentura eta haren oinarrizko arauetara hurbilketa bat eskaintzen du, kolpe tradizionalenetatik txalaparta moderno, kirikoketa eta toberaraino. Lantegia Juslarrocha Civivoxean eginen da eta doan da, aurrez izena emanda.
Txalaparta du ardatz ere ‘Joko Txukun’ haurrendako hastapen-lantegiak. Maiatzaren 11n, larunbatarekin, goizez, 11:00etatik 13:00etara bitarte eginen da, Juslarrocha Civivoxean. Lantegia euskaraz eginen da eta sarrera doan da, aurrez izena emanda. Haurrendako euskarazko beste lantegi bat ‘Euskal mitologiako pertsonaiak’ izanen da, 5 eta 10 urte bitarteko haurrendako antzerki adierazpena lantzen duena. Lantegia maiatzaren 12an eginen da, igandearekin, 12:00etatik 13:30era bitarte, Sanduzelaiko Civivoxean.
Kontzertua, antzerkia eta ipuin-kontalaria
Kontzertuen programazioa maiatzaren 10ean (ostirala), 19:30ean, abiatuko da Harribitxi bikotearen Deiadar diskoaren aurkezpenarekin, Sanduzelaiko Civivoxean. 16 urtetik gorakoendako kontzerturako sarrerek euro bateko prezioa dute. Iker Alvarez eta Aitor Urquizak osatutako bikoteak txistuaren eta silbotearen musika tradizionala danborrekin, salterioarekin, danborilekin, panderetekin, kaxixiarekin, kajoiarekin eta txindatekin, besteak beste, uztartzen du.
Maiatzaren 11n, larunbatarekin, Sanduzelaiko Civivoxean, ‘Munduari itzulia 80 egunetan’ txotxongilo eta objektuen antzerkia eginen da, 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta. Sustrai Teatroa taldearen ikuskizuna euskaraz eginen da, doan, eta aurrez izena eman behar da
Hurrengo hitzordua ‘Eguzkilore’ mitologiari eta jazzari buruzko euskarazko ikuskizuna izanen da, maiatzaren 17an, asteartearekin, 19:30ean, Sanduzelaiko Civivoxean. Xabi Olkoz 4eten emanaldirako sarrerek euro bateko prezioa dute eta ikuskizunak magiaz beteriko mundu batean murgiltzeko gonbidapena egiten du, eta Xabi Olkozek konposatutako jazz musikaren, narrazioen eta proiekzioen bitartez euskal mitologiaren tradizioa birsortzen du.
Programa maiatzaren 18an, larunbatarekin, amaituko da, haurrei eta 16 urtetik gorakoei zuzendutako doako jarduerekin, hurrenez hurren. Goizez, 12:00etatik 13:00etara ‘Euskal mitologia jira eta bira’ euskarazko ipuin-kontalariak Sorgina Txirulinaren zeharkako txirulak akonpainatutako istorioak eskainiko ditu, Juslarocha Civivoxean. Arratsaldez, 19:00etatik 20:00etara, Juslarrochan ere, ‘Xirristi-Mirristi’ Erika Liqueteren diziplina anitzeko ikuskizuna euskaraz eginen da. Ikuskizun horren ardatzak bost emakumeri buruzko ahozko narrazioa, zuzeneko musika eta publikoarekiko hurbiltasuna dira.
IKUSKIZUNAK
- Harribitxiren kontzertua: Deiadar
Data: maiatzak 10, ostirala
Ordutegia: 19:30 – 20:45
Tokia: Sanduzelaiko Civivoxa
Sarrera: 1 euro, aldez aurretik izena emanda
- Txotxongilo eta objektuen antzerkia: Munduari itzulia 80 egunetan
Data: maiatzak 11, larunbata
Ordutegia: 18:00 – 19:00
Tokia: Sanduzelaiko Civivoxa
Sarrera doan, aurrez izena emanda
- Eguzkilore, mitologiari eta jazzari buruzko kontzertua (16 urtetik gorakoendako)
Data: maiatzak 17, ostirala
Ordutegia: 19:30 – 20:45
Tokia: Sanduzelaiko Civivoxa
Sarrera: 1 euro, aldez aurretik izena emanda
- Sorgina Txirulina ipuin-kontalaria euskaraz: Euskal mitologia jira eta bira
Data: maiatzak 18, larunbata
Ordutegia: 12:00 – 13:00
Tokia: Juslarrocha Civivoxa
Sarrera doan, aurrez izena emanda
- Erika Liqueteren diziplina anitzeko ikuskizuna euskaraz: Xirristi-Mirristi
Data: maiatzak 18, larunbata
Ordutegia: 18:00 – 20:00
Tokia: Juslarrocha Civivoxa
Sarrera doan, aurrez izena emanda
LANTEGIAK
- Txalaparta-hastapenak (16 urtetik gorakoendako)
Datak: Maiatzak 7 – 16
Ordutegia: 19:00 – 20:30 Astearte eta ostegunetan
Tokia: Juslarrocha Civivoxa
Sarrera doan, aurrez izena emanda
- Joko-txukun haurrendako lantegia Txalaparta-hastapenak (euskaraz)
Data: maiatzak 11, larunbata
Ordutegia: 11:00 – 13:00
Tokia: Juslarrocha Civivoxa
Sarrera doan, aurrez izena emanda
- Euskal mitologiako pertsonaiak haurrendako lantegia Antzerki adierazpena (euskaraz)
Data: maiatzak 12, larunbata
Ordutegia: 11:00 – 13:30
Tokia: Sanduzelaiko Civivoxa
Sarrera doan, aurrez izena emanda