‘Piztuta! Euskal Kultur Begirada’ euskarazko kultur zikloaren barruan antzerkia, musika eta magia ikuskizunak eskainiko dituzte asteburuan Sanduzelaiko Civivoxean eta Juslarrocha Civivoxean

‘Piztuta! Euskal Kultur Begirada’ euskarazko kultur zikloaren barruan antzerkia, musika eta magia ikuskizunak eskainiko dituzte asteburuan Sanduzelaiko Civivoxean eta Juslarrocha Civivoxean
Jarduera guztiak euskaraz izanen dira, eta aurrez izena eman behar da Civivox sarean



Asteburuan euskal kulturaz gozatzen ahalko da Sanduzelaiko Civivoxean eta Juslarrocha Civivoxean, Piztuta! Euskal Kultur Begirada zikloaren barruan. Antzerkia eta musika, lantegi bat, magia-ikuskizun bat eta antzerki musikal bat eskainiko dituzte aste honetan. Aurrez izena eman beharra dago Civivox sarean.

Asteartean hasi zen Piztuta! zikloa,  Hutsun Txalaparta taldeak txalaparta ikasteko emandako hastapen mailako doako ikastaroaren lehen saioarekin; ostiralean, berriz, Jokai taldeak Mugarri ikuskizuna taularatuko du. Musika eta antzerkia uztartzen dituzte, eta Ibardingo mugari buruzkoa da ikuskizuna: Sanduzelaiko Civivoxeko ekitaldi-aretoan izanen da, 19:30ean. 

Larunbatean magia izanen da protagonista, eta bi saio izanen dira gainera. Goizean, 10:30ean, parte hartzeko doako lantegi bat antolatu dute Juslarrocha Civivoxean, magia jolaserako eta eraldaketarako erabiltzea sustatzeko. 6 eta 12 urte bitarteko haurrendako da.

Arratsaldean, 18:00etan, Walas magoak Osaba Patxikuren etxe zaharra magia-ikuskizuna emanen du. Adin guztietako ikus-entzuleei zuzendua da.

Igandean antzerki musikalaz gozatzeko aukera izanen da, doan, Sanduzelaiko Civivoxean, 12:30ean: Lari Produkzioak taldeak Zaintzaren dantza antzezlana taularatuko du. Umorezko antzezlan bat da, eta zaintzaren askotariko arloak jorratzen ditu: emakumea, erantzukidetasuna, autozaintza eta ingurumena zaintzea, besteak beste. 4 urtetik gorako haurrendako egokia da, heldu batek lagunduta betiere.

Txalaparta, trikitia eta ipuin-kontalaria
Datorren astean beste lau jarduera izanen dira zikloaren barruan. Hilaren 13an eta 15ean, asteartea eta osteguna hurrenez hurren, txalapartako askotariko kolpeak landuko dituzte Juslarrocha Civivoxean, 18:00etan. Hilaren 16an, berriz, ostiralarekin, trikitiak hartuko du protagonismoa: Kepa Junkera Berpiztu-Renacer dokumentala emanen dute doan Sanduzelaiko Civivoxean, 19:30ean.  Filma 2022koa da, eta Fermín Aiok zuzendu zuen: musikariaren ibilbide profesionala kontatzen du, eta nola 2018an izan zuen iktusak musika-ibilbidea aldi batez etetera behartu zuen.

Ipuin-kontalari batek emanen dio amaiera zikloari, hilaren 17an, larunbatarekin, 18:00etan, Juslarrocha Civivoxean. Judith Povesek Tximeletak. Maitasunari buruzko ipuinak kontatuko dizkie 3 urtetik gorako haurrei: frustrazioa, plazera eta identitatea izanen ditu gai nagusi.


PIZTUTA. EUSKAL KULTUR BEGIRADA. MAIATZAREN 17RA ARTE

Mugarri. Antzerkia eta musika euskaraz
o    Data eta ordua: maiatzak 9, ostirala, 19:30ean.
o    Tokia: Sanduzelaiko Civivoxa (ekitaldi-aretoa).
o    Sarrera: 1 euro, aldez aurretik izena emanda. 16 urtetik gorakoei zuzendua.

Magiaren hastapenen txokoa. Magia-lantegia
o    Data eta ordua: maiatzak 10, larunbata, 10:30ean.
o    Tokia: Juslarrocha Civivoxa (ekitaldi-aretoa).
o    Doan, aurretik izena emanda. 6 eta12 urte bitarteko haurrei zuzendua.

Osaba Patxikuren etxe zaharra. Magia-ikuskizuna
o    Data eta ordua: maiatzak 10, larunbata, 18:00etan.
o    Tokia: Juslarrocha Civivoxa (ekitaldi-aretoa).
o    Sarrera: 1 euro, aldez aurretik izena emanda. Edozein adinetako ikus-entzuleei zuzendua.

Zaintzaren dantza. Antzerki musikala
o    Data eta ordua: maiatzak 11, igandea, 12:30ean.
o    Tokia: Sanduzelaiko Civivoxa (ekitaldi-aretoa).
o    Doan, aurretik izena emanda. 4 urtetik gorako haurrei zuzendua.

Txalaparta ikasten hasteko ikastaroa
o    Data eta ordua: maiatzak 13, asteartea, eta maiatzak 15, osteguna, 18:00etan.
o    Tokia: Juslarrocha Civivoxa
o    Doan, aurretik izena emanda. 16 urtetik gorakoei zuzendua.

Kepa Junkera Berpiztu-Renacer. Dokumental emanaldia
o    Data eta ordua: maiatzak 16, ostirala, 19:30ean.
o    Tokia: Sanduzelaiko Civivoxa (ekitaldi-aretoa).
o    Doan, aurretik izena emanda. Adin guztietako ikus-entzuleei zuzendua.

Tximeletak. Maitasunari buruzko ipuinak. Ipuin-kontalaria
o    Data eta ordua: maiatzak 17, larunbata, 18:00etan.
o    Tokia: Juslarrocha Civivoxa (ekitaldi-aretoa).
o    Doan, aurretik izena emanda. 3 urtetik gorako haurrei zuzendua.
 

 

¿Te ha sido útil esta página?