
Piztuta! Euskal Kultur Begirada 2026 egitasmoak euskal kulturan jartzen du arreta, adin guztiei zuzendutako jardueren bidez, baita haur eta nerabeei berariaz zuzendutakoen bidez ere. Juslarrocha eta Sanduzelaiko Civivoxak euskarazko bost ikuskizun eta lantegiren agertoki izanen dira maiatzaren 22tik 30era bitarte; sarrera librea izanen da, 010ean, Civivox sarean edo http://www.pamplonaescultura.es/eu webgunean izena emanda.
Maiatzaren 22an (ostirala), 19:30ean, emanen zaio hasiera zikloari: Bihar, atzo, gaur, bihar irakurketa musikatuaren txanda izanen da, Iban Zaldua idazlearen eta Ibil Bedi musika-taldearen eskutik. Kontakizunak, Ibil Bediren musikak bezala, inguru honetako iraganeko, gaur eguneko eta etorkizuneko gaiak nahasten ditu, elezaharra, saiakera, (des)amodioa eta zientzia-fikzioa iturburu dituzten narrazio-ildoetatik tiraka.
Astebete geroago, maiatzaren 29an (ostirala), arratsaldeko 19:30ean, Jokai konpainiak Arnasa estreinatuko du Sanduzelaiko Civivoxean. Antzerkiak, dantza garaikideak eta musikak bat egiten dute proiektu eszeniko horretan: esperientzia sentsorial gisa ulertzen da, eta ikus-entzuleei gelditzera, aditzera eta arnastera gonbit egiten die. Mintzaira eszeniko hibridoa darabil antzezlanak, eta zaratez gainezka dagoen mundu honetan isiltasunaren garrantziaz eta entzute aktiboaz hausnartzen duen bidaia poetikoa proposatzen du.
Haur eta familiendako jarduerak
Piztuta! Euskal Kultur Begirada 2026 zikloaren barruan antolatutako haur eta nerabeendako jardueren artean, Bea Larrañagak Donna Bufona ikuskizuna taularatuko du maiatzaren 23an (larunbata), 12:00etan. Ikuskizun dibertigarri, gogoetatsu eta bufoi erakoa da, eta Donna du protagonista; Donna pailazo bat da, eta jolasa, umorea eta kontakizunak abiapuntu hartuta, gaur egunera nola iritsi diren jakin ezin ohi den anekdota eta tradizioak proposatzen dizkie ikus-entzuleei.
Maiatzaren 30ean, larunbatarekin, haur eta nerabeendako bi proposamen. 12:00etan, Juslarrocha Civivoxean, material birziklatu eta berrerabiliekin jolasak sortzeko lantegiaren txanda izanen da. Jolasak sortuko dira, ludikoa den horren oinarrira bueltatzeko: gauza sinple eta dibertigarrien bidez jolastu eta entretenitzea. 5 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta Próspero Teatro konpainiako Leire Catalák emanen du.
Arratsaldez, berriz, 18:00etan, antzerkia eta zientzia uztartzen dira Abentura kuantikoa (Eidabe konpainia) ikuskizunean. Qubit inspektorea eta bere laguntzailea prest daude kasu berezi eta misteriotsu bati aurre egiteko. Katu bat kutxa batean agertzen da eta ez dakite bizirik edo hilda dagoen. Hori jakiteko ordenagailu kuantiko bat behar da, eta hura martxan jartzeko, ezinbestekoa da ikus-entzuleen laguntza.