Pio XII.aren etorbidea asfaltatzeko azken fasea abiatuko dute aurki: zirkulazioa moztuta egonen da hiritik ateratzeko noranzkoan ekainaren 2tik (astelehena) 4ra (asteazkena), 09:30etik 19:00etara

Pio XII.aren etorbidea asfaltatzeko azken fasea abiatuko dute aurki: zirkulazioa moztuta egonen da hiritik ateratzeko noranzkoan ekainaren 2tik (astelehena) 4ra (asteazkena), 09:30etik 19:00etara
Aste honetan, asteazkenetik ostiralera, bidegorrian eta zerbitzuen bandan ariko dira lanean: lan horiek ez dute aparteko eraginik izanen zirkulazioan, baina litekeena da noizbehinka trafikoa desbideratzea
Fitxategi
Asfaltado Pío XII

 

Iruñeko Udala Pio XII.aren etorbideko igarobide jasangarria egiteko azken faseko asfaltatze-lanekin hasiko da datozen egunotan. Asteazkenean hasiko dira, bidegorrian eta zerbitzuen bandan. Lan horiek ez dute aparteko eraginik izanen trafikoan, baina baliteke tarteka trafikoa desbideratu behar izatea. Ekainaren 2tik (astelehena) 4ra (asteazkena), zirkulaziorako erreietan eginen dituzte lanak, eta beraz, zirkulazioa moztuko dute 09:30etik 19:00etara, eta garajeetarako eta aparkalekuetarako sarreretan ere eragina izanen dute lanek.

Autoak pilatu ez daitezen, Iruñeko Udalak eta Udaltzaingoak gomendatu dute hurbileko beste bide batzuk erabiltzeko ahal dela, hala nola Iturrama kalea, Barañaingo etorbidea eta Fuente del Hierro kalea. Garraio publikoan ere izanen dute eragina lanek: hilaren 2an, 3an eta 4an, 09:00etatik 19:00etara bitartean, L4, L15 eta L18 lineen ibilbidea Antso Azkarraren etorbidera desbideratuko dute, eta L2arena, Errioxa kalera: Pio XII.aren etorbideko 28.ean dagoen geralekua ezin izanen da erabili. Nafarroako Unibertsitate Klinikako geralekua baino lehen, linea horiek guztiek ohiko ibilbidea hartuko dute berriro. Pio XII.aren etorbidea asfaltatzeko lanen seigarren fasea dugu oraingoa, eta fase horretan ez dute lanik eginen etorbide horrek Antso Ramirez kalearekin eta Nafarroa etorbidearekin dituen bidegurutzeetan.

Aste honetan, asteazkenetik ostiralera, bidegorrian eta zerbitzuen bandan ariko dira, eta ia ez da nabariko zirkulazioan. Hiritik ateratzeko noranzkoan, zirkulaziorako errei guztiak zabalik egonen dira. Nolanahi ere, baliteke tarteka trafikoa desbideratu behar izatea Pio XII.aren etorbideak eta Antso Ramirez kaleak bat egiten duten tokian. Pio XII.aren etorbideko 28. zenbakiko garajeetara Azella kaletik sartu beharko da, eta bai ondoko aparkalekurako sarbidea eta bai Iruñerriko hiri-garraioaren geralekuak itxita egonen dira asfaltatzeko lanek iraunen duten hiru egunetan.

Zirkulazioan eragina hiru egunez
Astelehenean, ekainak 2, fresatzeko lanak hasiko dituzte; asteartean, hilak 3, erreiak zabaldu eta asfaltatuko dituzte, eta asteazkenean, ekainak 4, amaiera emanen diete lanei, eta seinale horizontalak margotuko dituzte. Hiru egun horietan, lanek eragina izanen dute zirkulazioan: Errioxa kalearen eta Nafarroa etorbidearen arteko tartea itxita egonen da hiritik ateratzeko noranzkoan, 09:30etik 19:00etara. Pio XII.aren etorbideak Antso Ramirez kalearekin bat egiten duen bidegurutzea ere itxita egonen da denbora-tarte horretan, eta Errioxa kalearekin eta Nafarroa etorbidearekin bat egiten duen bidegurutzeak ere  egonen dira, baina hiritik ateratzeko noranzkoan bakarrik.

Pio XII.aren etorbidetik zerbitzugunera sartzeko bidea ere itxita egonen da 09:30etik 19:00etara, bai eta Pio XII.aren etorbideko 28.aren ondoan dagoen aparkalekurako sarbidea ere. Halaber, ezin izanen da Pio XII.aren etorbideko 28.ean dagoen garajera sartu Azella kaletik ez bada. Errioxa kalearen eta Nafarroa etorbidearen artean dauden Iruñerriko hiri-garraioaren geralekuak ere ez dira erabilgarri egonen 09:30etik 19:00etara.

Pio XII.aren etorbideko igarobide jasangarria handitzeko proiektuaren barruan eginen dituzte lan horiek guztiak: 1,8 milioi euroko aurrekontua dute orotara, eta horietatik 450.000 Nafarroako Gobernuak jarriak dira. Excavaciones Fermín Osés SL enpresa ari da lanak egiten.

¿Te ha sido útil esta página?