Pasa den martxotik, SAR-Nafarroak ia 3.000 ibilgailu desinfektatu ditu Udaltzaingoaren lokaletan egokitutako eremuan

Pasa den martxotik, SAR-Nafarroak ia 3.000 ibilgailu desinfektatu ditu Udaltzaingoaren lokaletan egokitutako eremuan
Martxoaz geroztik, Udala eta SAR-Nafarroa elkarlanean ari dira COVID-19ari aurre egiteko prebentzio-estrategiaren barruan

 

Ia zazpi hilabete COVID-19aren kontra borrokan, 2.910 ibilgailu kutsaduraz garbituta, 729 instalazio desinfektatuta eta 750 NBE inguru ere SAR-Nafarroak kutsaduraz garbituta. GKE hau eta Iruñeko Udala martxotik egiten ari diren elkarlanak aukera eman du prebentzio-estrategia bat aurrera eramateko pandemiak iraun bitartean, baliabideak eta langileak bermatuta kutsaduraz garbitzeko lan horietarako.
 

Hala pertsonak nola polizia- zein larrialdi-unitateak kutsaduraz garbitzeko lan hori teknika konbinatu batzuk aplikatuz egiten da. Batetik, lixiba eta ur disoluzio bat erabiltzen da, ezarritako portzentajean. Ozonoa ere aplikatzen da, makina industrialekin, nazioartean ezarritako taulen arabera, urpetu beharreko azalaren metro koadroak eta unitate eta materialen metro kubikoak kalkulatuta. Azkenik, gainazal sentikorrak agente zikinik gabe mantentzen saiatzen da, soluzio hidroalkoholikoak lainoztatuz.
 

Operatibo hori Iruñeko Udaltzaingoaren aretoetan jarri zen martxan, Iratxeko Monasterioaren kalearen 2an, martxoaren 16an, COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratu zuen Errege Dekretua indarrean sartzearekin bat. Udaltzaingoaren eta SAR-Nafarroaren artean elkarrekin hartutako aginteak aukera eman zuen pertsona, ibilgailu eta instalazioak kutsatzeaz garbitzeko lan horien osagarri izanen ziren beste batzuk ere egiteko, horrela bermatuta prebentzioa eta babesa. Lan horiek izan ziren esku-hartze psikologikoak hala polizia-taldeei nola herritarrei eguneko 24 orduz, eta Udaltzaingoko babes eta autobabeseko arduradunei emandako prestakuntza.
 

Halaber, SAR-Nafarroak kanpoko beste jarduera batzuk ere egiten ditu, esate baterako aholkularitza eta kutsaduraz garbitzeko antzeko lerro bat muntatzea Guardia Zibilarentzat, Nafarroan, zein kutsaduraz garbitzeko linea bat muntatzea eta gainbegiratzea, REFENAn, Nafarroako Gobernuarentzat, NBE sanitarioen eskariari erantzuteko sortutako joskintza-lantegiaren ardura hartuta. Laguntza eman du, baita ere, osasun-langile eta zerbitzuen sektorerako plastikozko babes-pantailak banatzen, bata, amantal eta txano sanitarioak josten eta non touch gailuak prestatzen, ospitale, osasun-zentro eta egoitzetan zein herritarren artean banatzeko. Ia 70 boluntariok lagundu dute, modu altruistan, SAR-Nafarroaren ekintza eta esku-hartze hauetan, pandemiak iraun bitartean.

¿Te ha sido útil esta página?