Paperezko hegazkinak film australiarra, euskaraz, eta Momias animazioko film espainiarra dira Zinema-gauak zikloaren hirugarren astea itxiko duten bi filmak

Paperezko hegazkinak film australiarra, euskaraz, eta Momias animazioko film espainiarra dira Zinema-gauak zikloaren hirugarren astea itxiko duten bi filmak
Udalaren zikloa Sanduzelain eta Arrotxapean izanen da asteazkenean eta ostiralean, hurrenez hurren, adin guztietarako bi filmekin

Paperezko hegazkinak (Australia, 2014,96’) da asteazken honetan –abuztuak 14– , 22:00etan, Sanduzelaiko Gortari Doktorearen plazan proiektatzeko programatutako filma. Sarrera doakoa izanen da, Iruñeko Udalaren Zinema-gauak aire zabaleko proiekzioen zikloko guztiak bezala. Benetako gertakarietan oinarritua, adin guztietako ikusleendako film horrek Dylanen istorioa kontatzen du. Australian aitarekin bizi den hamaika urteko mutikoa da Dylan, eta hegan egiten duen guztiaren zale amorratua. Aitak ez du gainditu emaztearen heriotza, eta arazoak ditu haurrarekin duen harremanean. Dylanek amets bat du: Japonian egiten den Paperezko Hegazkinen Munduko Txapelketan parte hartzea. Filmak Australiako zinemaren jatorrizko gidoi onenaren saria lortu zuen 2015ean.

Abuztuaren 15ean (osteguna), jai-eguna denez ez da zinemarik izanen, baina biharamunean, abuztuaren 16an, ostiralarekin, udal-zinemako besaulkiak prest izanen dira Arrotxapeko Maiteminduen parkean, Momias (Espainia, 2023, 88’) filmaren emanaldira joanen direnentzat. Film hori animaziozko zinta espainiar bat da, adin guztietako ikusleek ikusteko modukoa. Argumentua: lurraren erraietan momien hiri bat dago. Hortik aurrera, adostutako ezkontza baten eta ustekabeko objektu bat aurkitzen duen indusketa arkeologiko baten eskutik, gurdi-auriga ohi bat, haren 12 urteko anaia eta horren maskota krokodiloa Londres modernora iritsiko dira.


ZINEMA-GAUAK. 22:00ETAN. SARRERA, DOAN

Abuztuak 14, asteazkena 
o    Paperezko Hegazkinak (Australia, 2014, 96’). Euskaraz. Adin guztietako ikusleendako.
o    Gortari Doktorearen plaza. Sanduzelai

Abuztuak 16, ostirala
o    Momias (Espainia, 2023, 88’) Adin guztietako ikusleendako
o    Maiteminduen parkea. Arrotxapea

 

¿Te ha sido útil esta página?