PamplonUp bonuen bigarren edizioa beste sektore batzuetara zabalduko da, hala nola elikadura, akademiak eta aisialdi eta kultur zerbitzuetara

PamplonUp bonuen bigarren edizioa beste sektore batzuetara zabalduko da, hala nola elikadura, akademiak eta aisialdi eta kultur zerbitzuetara
Udalak onlineko prestakuntza eskainiko die bat egin duten establezimenduei, eta kanpaina abenduaren 13ra arte izanen da

pamploup

‘PamplonaUp. Gora Iruñeko negozioak!’ kanpainaren bigarren edizioak berriz ere % 30eko deskontu-bonuak eskainiko ditu, eta establezimenduen parte-hartzea beste sektore batzuetara zabalduko da, hala nola elikadura, akademiak eta aisialdi eta kultura zerbitzuetara. Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu dira administrazioak establezimenduetarako antolatu duen programaren oinarriak: ‘Bigarren deialdia, deskontu-bonuetarako dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean, saltokietako, ostalaritzako eta zerbitzuetako kontsumoa 2020an sustatze aldera’.
Beste berritasun bat da 18 urtetik gorakoek gehienez ere 25 bonu eskura ditzaketela; lehenengo edizioan 5 ziren. Ez da beharrezkoa izanen Iruñean erroldatuta egotea erosketa egiteko. Bonu bakoitzak berriz ere 14 euro balio ditu, eta 20 euroko erosketak egiten ahalko dira, hortaz, 6 euroko aldea Udalaren dirulaguntza izanen da.
Aurreikusita dago bonuak hurrengo astean salgai jartzea eta abenduaren 13ra arte trukatu ahalko dira. Udalak on lineko prestakuntza eskainiko die atxikitako establezimenduei zalantzak argitzeko. Azaroaren 16an, astelehenarekin, eta 17an, asteartearekin izanen dira www.pamplona.es webgunean.
Azaroaren 17an, gaueko 12:00etan, amaituko da establezimenduek izena emateko epea
Deialdiari heltzen ahalko diote deialdian adierazitako baldintzak betetzen dituzten Iruñeko saltoki eta negozioek, eskaera eginez egoitza elektronikoaren helbide honetan. Bat egiteko eskabidearen epea bihar, asteazkenean, hasiko da, eta azaroaren 17an, asteartearekin, amaituko da, gaueko 12:00etan.
Lehen kanpainarekin jada bat egin zuten establezimenduek programan jarraitzen ahalko dute, hala nahi izanez gero. Horretarako, parte-hartzea egiaztatu beharko dute “PamplonUP bonuen 2. kanpainan parte hartzeko egiaztapena” ereduaren bitartez, egoitza elektronikoaren helbide honetan. Egiaztapen eskaera formala bat egiteko epean bertan egin beharko da, hortaz, kasu honetan ere epea azaroaren 17an amaituko da.
Eskaerak jaso ahala, Udalak egiaztatuko du betekizunak betetzen dituztela, eta onartutako establezimenduen zerrenda argitaratuko du azaroaren 18an www.pamplonup.es webgunean eta www.pamplona.es-en, eta bertan sartuta egonen dira lehen kanpainan parte hartu eta bigarren honetan jarraitu nahi dutela egiaztatu duten partaide guztiak, eta data horretan deialdian adierazitako betekizun guztiak betetzen dituzten eskatzaile berriak.
Dokumentazioa osatu gabe aurkezten duten establezimenduei eskatuko zaie falta dena legeak ezarritako epean aurkezteko. Eskatutakoa osatu arte ezin izanen dute alta hartu kontsumitzaileendako salmenta-webgunean, ezta bonuak trukatzeko sistema informatikoan ere.
Merkataritza, ostalaritza eta gertuko zerbitzuen establezimenduak sustatzea
Deialdiaren xedea da Iruñeko saltokietan eta ostalaritza- zein zerbitzu-establezimenduetan erosketak sustatzea, COVID-19aren pandemian jarduera etetearen ondorioz larri kaltetuta dagoen sektore horren garapen ekonomikoari bultzada emateko. Erosketak gertuko saltokietan egitea suspertu nahi da, hiri-eredu bizi-biziari eusteko, herritarrengandik gertuen dauden saltokien eskaintza zabala erakutsiz, hala erdigunean daudenak nola auzoetan daudenak.
Lehenengo edizioan 44.969 bonu saldu ziren, eta Iruñeko Udalak dagoeneko ordaindu die bonu bakoitzeko 6 euroko dirulaguntza ordainagiriak modu egokian aurkeztu dituzten merkatariei. Parte hartu zuten establezimenduetatik, gehienak moda eta oinetako saltokiak, tabernak, jatetxeak eta farmaziak ziren. Ondoren ile-apaindegiak eta bestelako zerbitzu pertsonalak, altzarien eta etxeko ekipamendu eta elektronikako saltokiak, liburu-dendak, loradendak, optika eta konponketa-lantegiak zeuden. Zerrenda honako hauekin osatzen zen: argazki-dendak, erabilitako ondasunak eta antikuarioak, bitxi-dendak, lurrin-dendak, jostailu-dendak, etxeko ehunkiak, kafetegiak, drogeriak, ostatuak, estetizistak, musika-instrumentuak, ortopediak, fotokopiak, bidaia-agentziak, fisioterapia-zerbitzuak, ortopediak, ikuztegiak, dietistak, podologoak, masaje-emaileak eta gozo-dendak.

PAMPLONUP BONUEN KANPAINAN PARTE HARTU DEZAKETEN JEZ EPIGRAFEAK
•    LEHEN SAILA: Enpresa-jarduerak
•    64. taldea: Elikagaien eta edarien txikizkako merkataritza establezimendu iraunkorretan.
•    641. multzoa. Fruta, barazki, ortuari eta tuberkuluen txikizkako merkataritza.
•    642. multzoa. Haragi eta barrukien txikizkako merkataritza; haragikiak eta haren eratorri landuak; arrautzak, hegaztiak, baserri-untxiak, ehiza eta horietatik eratorritakoak.
•    643. multzoa. Arrain eta arrantza zein akuikulturako beste produktu batzuen eta barraskiloen txikizkako merkataritza.
•    644. multzoa. Ogi, pastel, gozoki zein antzekoen eta esne zein esnekien txikizkako merkataritza.
•    645. multzoa. Ardo eta mota orotako edarien txikizkako merkataritza.
•    647. multzoa. Oro har, elikagaien eta edarien txikizkako merkataritza
•    65. taldea: Elikagaiak ez diren produktu industrialen txikizkako merkataritza establezimendu iraunkorretan.
•    66. taldea: Merkataritza misto edo integratua.
•    67. taldea: Elikadura-zerbitzua.
•    68. taldea: Ostatu emateko zerbitzua.
•    69. taldea: Konponketak (ibilgailuen tailerrak, etxe-tresnenak.).
•    75. taldea: Garraioa eta garraioarekin lotutako jarduerak:
•    755 taldea Bidaia-agentziak
•    931 taldea; Hezkuntza eta ikerketa:
•    931.6. epigrafea. Araubide bereziko irakaskuntza (artistikoa eta hizkuntzak).
•    933.1. epigrafea. Lurreko, uretako, aireko eta abarretako ibilgailuak gidatzeko irakaskuntza.
•    933.9. epigrafea. Beste irakaskuntza-jarduera batzuk, hala nola hizkuntzak, ebaketa eta jantzigintza, mekanografia, takigrafia, azterketak eta oposaketak prestatzekoak eta antzekoak, beste atal batzuetan jasota ez daudenak.
•    94. taldea: Osasuna eta albaitaritza zerbitzuak:
•    942. multzoa. Beste osasun-establezimenduak eta bainuetxeak, ur gezazkoak zein itsaso-urezkoak.
•    943. multzoa. Estomatologia eta odontologia kontsultak eta klinikak.
•    944. multzoa. Naturopatia, akupuntura eta beste zerbitzu parasanitarioak.
•    945. multzoa. Albaitari-kontsultak eta -klinikak.
•    96. taldea: Aisialdi eta kultur zerbitzuak:
•    963. multzoa. Zinema-film eta bideoen emanaldiak.
•    965. multzoa. Ikuskizunak (zinema eta kirolak salbu).
•    966. multzoa. Liburutegiak, artxiboak, museoak, lorategi botanikoak eta zooak.
•    967. multzoa. Kirol-instalazioak eta kirol-hobekuntzarako eskolak eta zerbitzuak.
•    968. multzoa. Kirol-ikuskizunak.
•    969. multzoa. Aisialdirako beste zerbitzuak, beste atal batzuetan jasota ez daudenak: 969.1. epigrafea. Dantza-aretoak eta diskotekak.
•    97. taldea: Zerbitzu pertsonalak.
•    BIGARREN SAILA: Jarduera profesionalak
•    83. taldea. Osasun-arloko profesionalak:
•     Medikuntza orokorreko medikuak.
•    832. multzoa. Mediku espezialistak (estomatologoak eta odontologoak kanpo utzita)
•    833. multzoa. Estomatologoak.
•    834. multzoa. Odontologoak.
•    835. multzoa. Farmazialariak
•    836. multzoa. Osasun-laguntzaile teknikoak eta fisioterapeutak.
•    837. multzoa. Hortz-protesigileak eta -higienistak.
•    838. multzoa. Optikari-optometristak eta podologoak.
•    839. multzoa. Masajistak, bromatologoak, dietistak eta erizaintzako laguntzaileak.
•    84. taldea. Jarduera parasanitarioekin lotutako profesionalak:
•     Naturopatak, akupuntoreak eta beste profesional parasanitarioak.
•    88. taldea. Askotariko profesionalak:
•    882. multzoa. Turismo-gidariak.
•    883. multzoa. Turismoko gidari-interpreteak.
•    887. multzoa. Makillatzaile eta estetizistak.

¿Te ha sido útil esta página?