Ostiralean Iruñeak berriz ezarriko ditu hiriko aparkatze arautuko hamar eremuetan kolore bakoitzak dituen ohiko tarifak eta ezaugarriak

Ostiralean Iruñeak berriz ezarriko ditu hiriko aparkatze arautuko hamar eremuetan kolore bakoitzak dituen ohiko tarifak eta ezaugarriak
Uztailaren 5etik 14ra, biak barne, aparkatze arautuko leku guztiek eremu laranja gisako funtzionamendua izan dute
zona azul


Sanferminen amaiera hurbil egonik, Iruñeak ohiko aparkatze arautuko eremua berreskuratuko du Egun hauetako salbuespena amaitu eta hiria kolore bakoitzak (urdina, berdea, laranja, gorria eta berde/gorria) dituen tarifa, ordutegi eta ezaugarrietara itzuliko da. Pasa den uztailaren 5etik 14ra, biak barne, Iruña aparkatzeko eremu laranja bihurtu da sektore guztietan, eta gehienez ere 24 orduz aparkatu ahal izan da. 

Uztailaren 15etik aurrera, aparkatze arautuko eremuak urte osoan duen ordutegia izanen du, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 08:30etik 14:00etara. 2022an, sanferminen ondoren, aurreko urteetan ez bezala, aparkatze arautuko eremuak uztailean jardunean jarraituko du ohiko ordutegi horretan. Aurten ez da zerbitzua etengo hamabost egunez, kontratuan txertatu baita eremu urdina uztailean jardunean egotea. 

Ordutegi horretan, ‘eremu urdina’ deitutakoa hirian banatzen den hamar sektoretako batean aparkatutako ibilgailu guztiek kasuan kasuko tiketa eduki behar dute, edo Telparken aplikazioaren bidez ordaindu izana, edo aparkatu den sektore horretako bizilagun-txartela agerian izan. Eremu berdeetan bizilagun-txartela dutenek soilik aparka dezakete. Eremu gorri eta berdeek urdinen antzera funtzionatzen dute ezarritako ordutegian, baina horietan, erabilera-ordutegi horretan, bizilagun-txartela dutenek ezin dute aparkatu. Hori bai, ordutegi horretatik kanpo, plazak bizilagunek soilik aparkatzeko eremu bilakatzen dira.

Eremu gorrien ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan, 09:00etatik 14:00etara. Ordutegi horretan, ibilgailu guztiek kasuan kasuko tiketa eduki behar dute. Gune gorrian araututako ordutegietatik at, bizilagunek baino ezin izanen dute aparkatu. Salbuespen dira Sanduzelaiko MUG eremua tren-geltokiaren ondoan, egunero aparkatze arautua baitu, eta Hezkuntzaren parean dagoen aparkalekua, bertan edozein ibilgailuk aparka baitezake tiketarekin goizez, astelehenetik larunbatera, 08:30etik 14:00etara.

¿Te ha sido útil esta página?