Ostiralean bukatuko da 2026ko XXXVI. Iruñeko Gazteendako Literatur Lehiaketara jatorrizko lanak aurkezteko epea, poesia eta narrazio laburreko modalitateetan

Ostiralean bukatuko da 2026ko XXXVI. Iruñeko Gazteendako Literatur Lehiaketara jatorrizko lanak aurkezteko epea, poesia eta narrazio laburreko modalitateetan
Lehiaketa Iruñean erroldatuta dauden edo ikastetxea hirian duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago
Certamen literario juvenil

 

Ostiralean amaituko da epea Iruñeko Udalak antolatzen duen 2026ko XXXVI. Gazteendako Literatur Lehiaketara jatorrizko lanak aurkezteko. Lehiaketa 14 eta 18 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta, betiere Iruñean erroldatuta badaude edo ikastetxea hirian badute, eta poesia eta narrazio laburreko modalitateetan hartzen ahal dute parte. Lanak letrajoven.pamplona.es/eu webgunearen edo udal-erregistroen bidez aurkezten ahal dira.

Aurtengo edizioan Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programaren urteurrena ospatuko da, hiru hamarkada betetzen baititu 2026an, eta, beraz, hauxe izanen da gaia: Nazioarteko garapenerako lankidetza eta hegoalde globaleko herrialdeen errealitatea. Hala, horixe izanen da lanek jorratuko duten gaia, gazteen hausnarketa eta adierazpide kritikoa sustatze aldera balio hauen inguruan: elkartasuna, justizia soziala, mundu bidezkoagoa eta ekitatiboagoa eraikitzeko erantzukidetasuna.

Hauxe da deialdiak barne hartzen duen beste berritasun bat: testuak egitean debekaturik dago adimen artifizialeko (AI) tresnak erabiltzea. Testuek jatorrizkoak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta ez dira onartuko beste lehiaketa batzuetan saritutako lanak. Hauxe da lanetan eskatuko den luzera: poesian, 14 bertso, gutxienez, eta 40, gehienez; narrazio laburrean, berriz, bi orri, gutxienez, eta 5, gehienez. Ordenagailu bidez idatzi beharko dira testuak, alde bakar batetik eta espazio bikoitza dutela, 12 tamainako ‘Calibri’ letra-motarekin. Lan bakar bat aurkezten ahalko da modalitate (poesia edo narrazio laburra) eta hizkuntza bakoitzeko (gaztelaniaz edo euskaraz). Lan bera ezin izanen da itzulita aurkeztu bi hizkuntzetan.

Bi kategoria daude, adinaren arabera: 14 eta 16 urte bitarteko gazteak (14 urte beteta eta 17 urte baino gutxiago izan beharko dute 2026ko apirilaren 17an); eta 17 eta 18 urtekoak (17 urte beteta eta 19 urte baino gutxiago izan beharko dute 2026ko apirilaren 17an). Modalitate, adin-tarte eta hizkuntza bakoitzeko sari hauek emanen dira: lehen sariaren irabazleak 300 euro jasoko ditu, baita txokolatez, kafez, pastez eta kosmetikoez osatutako saskiak ere: Setem elkarteak prestatu ditu, Iruñeko Udalaren Garapenaren aldeko Lankidetzako programarekin elkarlanean. Bigarren sariaren irabazleak 200 euro jasoko ditu, eta hirugarren saria irabazten duenak, 150 euro. Bi accesit emanen dira ere, bakoitza 100 eurokoa.


2026KO XXXVI. IRUÑEKO GAZTEENDAKO LITERATUR LEHIAKETA

  • Modalitateak: poesia eta narrazio laburra (euskaraz eta gaztelaniaz), eta bi adin-tarte: 14 eta 16 urte bitarteko gazteak eta 17 eta 18 urte bitartekoak.  

    • Poesia: 14 bertso gutxienez, eta 40 gehienez.

    • Narrazio laburra: 2 orri gutxienez, eta 5 gehienez

    • Ordenagailu bidez idatzi beharko dira testuak, alde bakar batetik eta espazio bikoitza dutela, 12 tamainako ‘Calibri’ letra-motarekin. Lan bakar bat aurkezten ahalko da modalitate (poesia edo narrazio laburra) eta hizkuntza bakoitzeko (gaztelaniaz edo euskaraz).

    • Lan bera ezin izanen da itzulita aurkeztu bi hizkuntzetan.

  • Gaia: LNazioarteko garapenerako lankidetza eta hegoalde globaleko herrialdeen errealitatea.

  • Epea: Lanak letrajoven.pamplona.es/eu webgunearen edo udal-erregistroen bidez aurkeztu behar dira, apirilaren 17ko (ostirala) 23:59ak arte.

  • Sariak: 24 sari, 3 modalitate, adin-tarte eta hizkuntza bakoitzeko; gainera, bi accesit emanen dira

¿Te ha sido útil esta página?