Donibaneko Auzo-foroa ostegunean eginen da, 18:30ean, José María Huarte ikastetxe publikoan (Uxueko Andre Maria k. 2). Foro nagusiaren aurretik Haurrendako Foroa eginen da, eta txikien ekarpenak nagusien saioan aurkeztuko dira. Garbiñe Bueno Zabalza auzoko zinegotziak, Aitziber Campión Ganboa Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi ordezkariak eta hainbat alorretako langileek parte hartuko dute foroan.
Ordu eta erdi inguruko saioa izanen da, aurrez aurre; gainera, streaming bidez jarraitzen ahalko da www.pamplona.es/eu udal-webgunearen bidez. Entzumen urritasuna dutenen irisgarritasuna bermatze aldera, saioan zeinu-hizkuntzen interpretea, estenotipia (azpidatziekin) eta begizta magnetikoa erabiltzen dira. Foroan San Juan Xar Txiki haur eta nerabeen elkarte komunitarioa aurkeztuko dute: bizilagunen proiektu bat da.
Donibaneko Auzo-foroaren barruan, erakusketa ibiltari bat jarriko da ikusgai, Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzarako Udal Programaren 30. urteurrenaren karietara: aste osoan zehar bisitatzen ahalko da, Convive Oskia zentroan (Oskiako Andre Mariaren kalea z.g., beheko solairua). Asteartean ibilaldi bat egin zuten auzoan barna: ASORNA Nafarroako pertsona gorren elkartearen egoitzatik abiatu ziren, Convive Oskia zentroa bisitatu zuten, eta Udaberri baratze komunitarioan amaitu zuten ibilbidea.
Zabalguneetako Auzo-foroa
Auzo-foroen hamargarren edizioaren barruan, Zabalguneetako Auzo-foroa izanen da hurrengoa: martxoaren 26an (osteguna) izanen da,18:30ean, Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan. Herritarrek, elkarteek eta saltokiek iradokizunak eta ekarpenak egiten ahal dituzte foros@pamplona.es helbide elektronikoan eta decide.pamplona.es/?locale=eu webgunean, martxoaren 23ra bitarte (astelehena). Auzoan barnako ibilbidea martxoaren 24an (asteartea) eginen da, 16:30ean, eta Jesuslagunen ikastetxeko sarreratik abiatu ko da (Francisco Bergamín k. 32).
AUZO-FOROEN 10. ERRONDA
Donibane
Martxoak 12, osteguna. 18:30. José María Huarte IP
Zabalguneak
Martxoak 26, osteguna. 18:30. Iruñeko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola