Ostegunean amaituko da otsailaren 6an (asteartea) eginen den Donibaneko auzo-eztabaidagunerako kontsultak eta proposamenak bidaltzeko epea

Ostegunean amaituko da otsailaren 6an (asteartea) eginen den Donibaneko auzo-eztabaidagunerako kontsultak eta proposamenak bidaltzeko epea

Interesdunek foros@pamplona.es helbide elektronikora edo decide.pamplona.es/eu atarira bidaltzen ahal dituzte haien iradokizunak
Fitxategi

 

foto

 

Ostegunean amaituko da otsailaren 6an (asteartea) eginen den Donibaneko auzo-eztabaidagunerako kontsultak eta proposamenak bidaltzeko epea. Interesdunek Iruñeko Udalari bidaltzen ahal dizkiote galderak, gauerdira arte, foros@pamplona.es helbide elektronikoa baliatuz edo decide.pamplona.es/eu parte hartzeko atariaren bidez. Bide horietatik jasotako galderei eztabaidagunean bertan erantzunen zaie. 18:30ean hasiko da, San Juan de la Cadena Ikastetxe Publikoan.

Eztabaidagunearen iraupena bi ordukoa izanen da, gehienez ere. Garbiñe Bueno auzoko zinegotzia bertan izanen da, eta, auzoarekin zerikusia duten alderdiak planteatu nahi dituzten herritar eta auzo-elkarteei hitza emanen zaie. Eztabaidagunea zuzenean jarraitu ahal izanen da pamplona.es/eu webgunean eta Udalaren sare sozialetan, eta entzuteko zailtasunak dituzten pertsonendako entzumen-irisgarritasunerako egokitzapenak izanen dira: zeinu-hizkuntzako interpreteak, azpitituluak eta begizta-maileguak. Gainera, kontziliazio-zerbitzua/haurrendako ludoteka izanen da, profesionaltasunez eta hezkidetza-irizpideekin artatuta. Zerbitzu hori erabiltzeko, Herritarren Partaidetzarako Zentroan aurrez izena ematea gomendatzen da, 948 420 266 telefonora deituz edo helbide elektroniko honen bidez: foros@pamplona.es 

Auzo-eztabaidaguneak Udalaren eta hiriko auzoetako herritarren arteko partaidetzarako topaguneak dira.  Topaketa auzoan erantzukizunak dituzten elkarte, erakunde eta kolektiboei irekia dago, bai eta auzoan ardurak dituzten Udaleko zein udalaz gaindiko teknikariendako ere.
 

¿Te ha sido útil esta página?