Ostegun arratsaldean 2026ko bosgarren auzo-foroa eginen dute Iturramako Civivoxean

Ostegun arratsaldean 2026ko bosgarren auzo-foroa eginen dute Iturramako Civivoxean
Hurrengo auzo-foroa martxoaren 3an (asteartea) eginen da Txantrean, Salestarrak zentro komunitarioan
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iturramako Auzo-foroa bihar (osteguna) eginen da 18:30ean, Iturramako Civivoxean; aurrez, Haurrendako Foroaren txanda izanen da: txikienen ekarpenak saio nagusian aurkeztuko dira. Foroan honako hauek hartuko dute parte: Endika Alonso Irisarri auzoko zinegotziak, Aitziber Campión Ganboa Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi ordezkariak eta hainbat alorretako udal-langileek.

Auzo-foroa aukera paregabea da Iturramako auzotarrek eta Udalak bat egiteko, komunikazio zuzena errazteko, informazioa partekatzeko eta proposamenak eta proiektuak aurkezteko; hala, denon artean irtenbideak bilatzen dira. Ordu eta erdiko saioa izanen da, eta zuzenean jarraitzen ahalko da https://www.pamplona.es/eu udal-webgunearen bidez. 

Guztien parte-hartzea eta entzumen urritasuna dutenen irisgarritasuna bermatze aldera, foroetan zeinu-hizkuntzen interpretea, estenotipia (azpidatziekin) eta begizta magnetikoa erabiltzen dira. 

Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzarako Udal Programaren 30. urteurrenaren karietara, Iturramako Auzo-foroaren barruan erakusketa ibiltari bat jarri da ikusgai civivoxeko harrera-gelan. Gainera, ibilaldia egin zen asteartean, Iturrama BHI zentrotik abiatuta, eta gune eta egitasmo hauek bisitatu zituzten paseatzaileek: belaunaldi arteko irakurketa-klub bat, auzoko adinekoendako topagune bat eta Amaiur Ikastolako patioa birnaturalizatzeko proiektua.

Hurrengo auzo-foroa, asteartean
Hurrengo auzo-foroa, Txantreakoa, beste egun batean izanen da: ostegunean egin ordez, asteartean (martxoak 3) eginen da, Salestarrak zentro komunitarioan (Iruñerria kalea 24, beheko solairua). Auzotarrak, elkarteak eta saltokiak auzo-foro horretan parte hartzera daude deituta, aurrez aurre, edo, bestela, iradokizunen eta ekarpenen bidez: foros@pamplona.es helbide elektronikoaren eta decide.pamplona.es webgunearen bidez egiten ahal dira otsailaren 27ra arte (ostirala). Txantrean barnako ibilaldia martxoaren 2an (astelehena) eginen da, 17:00etan, udal-kiroldegitik abiatuta.

 

2026KO AUZO-FOROAK

Iturrama
o    Otsailak 26, osteguna. 18:30. Iturramako Civivoxa

Txantrea
o    Martxoak 3, asteartea. 18:30. Salestarrak zentro komunitarioa

 

¿Te ha sido útil esta página?