4x4 erakusketa 2026ko otsailaren 8ra arte egonen da ikusgai Mistoen eraikinean, honako artista hauen artelanez osatuta: Pedro Osés, Joaquín Resano, Javier Mina eta Ernesto Murillo Simón “Simónides”. Lau sortzaileek ibilbide piktoriko paraleloa izan dute, lagunak dira, eta hainbat proiektutan aritu dira elkarlanean, nagusiki komikien esparruan. Erakusketa lau margolarien lehenengo topaketa da, eta guztiek narrazioa dute komunean.
4x4 erakusketa gaur, ostiralarekin, aurkeztu dute Iñigo Gómez Eguíluz Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Alorreko zuzendariak eta lau margolariek: Osés, Resano, Mina eta Simónides. Erakusketa garai baten erretratua da nolabait, egileek jarduera plastikoen ibilbide luzean eraiki duten ondareak osatzen baitu: Osési eta Resanori dagokienez, ibilbidea XX. mendeko 60. hamarkadaren amaieran abiatu zutenn.
Lau artistek prestigio handia dute, eta Nafarroako arte-panoramaren zutabe garrantzitsuak dira. Laurek estetika figuratiboa dute formetan eta inpaktuzkoa hondoan. Lauren lanek osatzen dute erakusketa: Simónidesen umorismo surrealista, Minaren collage zehatzak eta aire neoespresionistaz egiten dituen artisten erretratuak, Resanoren olio-pinturak, aztarna sinbolista eta esoterikodunak, eta Osesen itxura errazeko txinparta hiperrealistak.
Lanek ikuslea azaletik harago esploratzera gonbidatzen dute, izan ere, paisaien, erretratuen eta ametsezko pertsonaien azpian istorio bat kontatzen dute, munduaz duten ikuskeraren berri ematen baitigute:ikuspegi zehatza eta independentea, neutrala ez dena eta pintoreek egindako ibilbide luzea islatzen duena. Komikiaren munduaren, zinemaren eta poparen eragina nabaria da begirada zorrotz eta garaikidea duten sorkuntzen estrategia eta ikuspegi plastikoetan.
Erakusketa bisitatzeko ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era; igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era.
4X4 ERAKUSKETA
• Pedro Osés Navaz. Joaquín Resano. Javier Mina. Simónides, Ernesto Murillo Simón.
o Tokia: Ziudadelako Mistoen eraikina
o Datak: 2025eko azaroaren 8tik 2026ko otsailaren 8ra
o Erakusketa bisitatzeko ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era; igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era.