Oraindik ere zabalik dago herritarrek bozkatzeko epea 2023ko Egile-su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketako XXII. edizioan ikusleen saria emateko

Oraindik ere zabalik dago herritarrek bozkatzeko epea 2023ko Egile-su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketako XXII. edizioan ikusleen saria emateko
Uztailaren 15era arte bozkatzeko aukera dago www.sanferminespamplona.es/eu webgunean, Kondestable Civivoxean eta Turismo Bulegoan
fuegos


Urtero bezala, Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketaren bilduma onenendako hiru sariez gain, lehiaketan kategoria berezi bat dago urtero suak ikusteko tokiak betetzen dituzten ikusleei gehien gustatu zaien jaurtiketa hautatzeko.

Kategoria hori aukeratzeko interesa dutenek ikusi dituzten suak baloratzeko aukera dute egun bakoitzeko jaurtiketak online bozkatuz eta puntuak emanez www.sanferminespamplona.es/eu webgunean eta, aurrez aurre, boto paperen bidez Kondestable Civivoxean (Kale Nagusia 2) eta Turismo Bulegoan (Udaletxe plaza zk.g.) jarritako hautetsontzietan. Online modalitatean behin bakarrik ematen ahalko da botoa su artifizialen bilduma bakoitzeko. Hala ere, aurreko egunetako botoa aldatzeko aukera izanen da. Bozketa uztailaren 15an, 14:00etan, amaituko da.

Parte hartzen dutenendako hogei bat sari daude eskuragarri. Zozketa bidez esleituko dira, eta horren emaitza jaiak amaitu eta hurrengo astean argitaratuko da. Irabazleei eman dituzten harremanetarako datuak erabilita jakinaraziko zaie, eta sariak banatzeko ekitaldira gonbidatuko zaie.

Sanferminetako Su Artifizialen Nazioarteko XXI. Lehiaketako edizio honetan hiru herrialdetako zortzi diseinatzailek parte hartu dute eta aurtengo jaietan, Urrezko San Fermina, Zilarrezko San Fermina eta Brontzezko San Fermina lortzeko lehiatu dira. Epaimahai tekniko batek aukeratuko ditu hiru bildumarik onenak eta honako sari hauek jasotzen ahalko dituzte: Urrezko San Fermina, Zilarrezko San Fermina eta Brontzezko San Fermina, hainbat sari 5.000 euro, 3.000 euro eta 2.000 eurokoak, hurrenez hurren.

¿Te ha sido útil esta página?